Kaixo, lagun:
Iaz euskaltegiko ikasle-talde bat elkartu, eta ideia bat izan genuen eskolatik kanpo ere euskaraz hainbat jarduera egin ahal izateko. Zergatik ez antolatu ikasleon artean zerbait? Ikasleok trebetasun eta zaletasun asko ditugu, zergatik ez partekatu gainerako ikaskideekin? Horrela sortu genuen E-TXOKOA. Erabilera bultzatzeko dinamika: ikasleek ikasleentzat sortutakoa.
Aurten saiatuko gara martxan jartzen. Horretarako zure parte hartzea ezinbestekoa izango da.
Animatu!
AURKEZPEN LABURRA
E-Txokoa plataforma irekia izango da ahalik eta parte hartze eta ekarpen gehien jasotzeko. Erabilera izango du helburu ikaste-prozesuan aurrera egin ahal izateko.
E-txokoan edo E-taldean parte hartzeko, jarri gurekin harremanetan:
- Bete ezazu alboan agertzen zaizun formularioa
- Bidali e-mail bat e-txokoa@bilbozaharra.eus
- Deitu euskaltegira (Nerea Etxaniz koordinatzailea).
www.bilbozaharra.eus guneak E-txokoa izeneko foro birtual hau jarri nahi du erabilgarri, izena eta profila eman nahi dutenekin:
(izen-abizenak*, emaila*, euskara-maila*, zaletasunak…)
Informazio gehiago nahi baduzu, ikusi hurrengo dokumentua.
Beraz, animatu eta parte hartu!
E-Txoko Taldea:
Jabi Bilbao
Jabi Astorkiza
Nerea Etxaniz