BILBO ZAHARRA euskaltegiko ikasle-irakasleok Klasikoen irakurketa jarraitua antolatu dugu bederatzigarrenez, ikasturtearen amaieran eta Ikasleen Jaia ospakizunaren barruan. Irakurketa eta jaia.

Aurreko urteetan, Axularren Gero, Mogelen Peru Abarca, Jon Miranderen Haur besoetakoa, Saizarbitoriaren Hamaika pauso, Arantxa Urretabizkaiaren Zergatik panpox, Bernardo Atxagaren Obabakoak, Gabriel Arestiren Harri eta herri, iaz Sarrionandiaren Narrazioa Guztiak eta aurten, Franz Kafkaren Metamorfosia.

 Aurten 100 URTE bete dira Kafkak “Metamorfosia” idatzi zuela, eta guk urteurren hori baliatu nahi dugu itzulpenaren garrantzia eta balioa aldarrikatzeko. Anton Garikanoren itzulpena izango da, hain zuzen ere, irakurriko duguna.

Munta handikoa, dudarik gabe, aurtengo ekainaren 9an eta, beti bezala, Arriaga antzokian aurrera eramango dugun irakurketa-jaialdia. Hamabi ordu, laurehun bat irakurle, berrogeita hamar eragile sozial…irakurle zein entzule, denok zaudete gonbidatuta literatura eta euskara uztartzen dituen festa honetara.

Hauxe izan da gure ibilbidea:

* Gero (1643)

* Peru Abarca (1802)

* Haur besoetakoa (1959)

* Hamaika pauso (1995)

* Zergatik panpox (1979)

* Obabakoak (1988)

* Harri eta herri (1964)

* Narrazio guztiak (1990)

* Metamorfosia (1916)

Kafka kartela
LINGUAE VASCONUM PRIMITIAE (1545)XVI
Iesus Christ Gvre Iavnaren Testamentv Berria (1571)
Manual debozionezkoa (1627)XVII
GVERO (1643)
Oihenarten gaztaroa neurtitzetan (1657)
Eskuararen hatsapenak (1718)XVIII
Euskararen berri onak (1761)
PERU ABARCA (1802)XIX
Iparragirre (1839)
Bi saindu euskaldunen bizia (1867)
KRESALA (1906)XX
METAMORFOSIA (1916)
HAUR BESOETAKOA (1959)
HARRI ETA HERRI (1964)
ZERGATIK PANPOX (1979)
OBABAKOAK (1988)
NARRAZIO GUZTIAK (1979-1990)
OTTO PETTE (1994)
HAMAIKA PAUSO (1995)
%100 BASQUE (2001)XXI
BILBAO-NEW YORK-BILBAO (2008)
MARTUTENE (2012)
KRISTALEZKO BEGI BAT (2013)

© 2024 Bilbo Zaharra Euskaltegia | Eskubide guztiak gordeta |

Log in with your credentials

or    

Forgot your details?

Create Account