Anton Garikano

Tolosan jaioa 1967an.

Franz Kafkaren METAMORFOSIA liburuaren hirugarren itzultzailea (2016)

Hizkuntzalaria da ikasketaz. Euskal Filologia ikasten hasi zen Donostian, baina Ingeles Filologia hautatu zuen gero. Deustun ikasketak burutzen ari zen bitartean ekin zion alemana ikasteari. Ingeleseko irakasle da gaur egun lanbidez.

Berak esaten duen bezala, autodidakta da itzulpengintzaren arloan. Hori izan daiteke garai, genero, hizkuntz eta joera hain ezberdinetako obren itzulpenak egitearen arrazoia.

 

Rufino Iraola

Zaldibian jaioa 1945ean.

Franz Kafkaren METAMORFOSIA liburuaren bigarren itzultzailea (2000)

Bere ibilbide literarioa 1994an hasi zen, Irun Hiria ipuin lehiaketa irabazi zuenean. Bertsolaritzan aditua da, eta bertsoak idatzi ez ezik, bertsoei buruzko iruzkinak ere egiten ditu. Bertso idazle gisa sari asko irabazitakoa da, eta hainbat egunkari eta aldizkaritan argitaratzen ditu bertsoei buruzko bere iruzkinak. Gainera, epaimahaikide izan da bertsolari txapelketa eta lehiaketa askotan.

Xabier Kintana

Bilbon jaioa 1946an.

Franz Kafkaren ITXURA ALDAKETA liburuaren lehen itzultzailea (1970)

Euskalaria, euskal filologoa, euskal idazlea eta euskaltzaina. Euskaltzaindiko idazkaria.  2009an “Academia de Aragonés”ko ohorezko akademiko izendatu zuten.

F. Kafka ez ezik, K. Marx, F. Engels, M. Unamuno, J. Uharte Donibanekoa eta A. Camus itzuli ditu euskarara.

0 Comments

Leave a reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

© 2024 Bilbo Zaharra Euskaltegia | Eskubide guztiak gordeta |

Log in with your credentials

or    

Forgot your details?

Create Account