Archive for category: Berriak

Bilboko Udaleko euskara ikasteko dirulaguntzak 2026

Euskara ikasteko diru-laguntza Informazioa: Informazioa paperean: Aznar eraikineko atarian (Venezuela plaza 2). https://www.bilbao.eus Onuradunak: 1)       16 urte beteta edukitzea, deialdi hau argitaratzen den eguna baino lehen. 2)       Bilbon erroldatuta egotea, gutxienez, 2025eko ekainaren 1etik 2026ko ekainaren 30era bitartean inolako etenik gabe. 3)       Euskara-ikasketak egin izana 2025-2026 ikasturtean HABEk homologatutako euskaltegietan...

Continue reading

HABE: 2026ko lehen azterketaldia

Gogoan izan, ikasleok, apirilaren 9tik 14ra izango dela HABEren bigarren azterketaldiko matrikulazio-epea. Aurrekoetan bezala, prozesu osoa HABEren webgunetik bideratuko da, eta beharrezkoa izango da 2025eko martxotik aurrera, euskaltegian B1, B2, C1 edo C2 mailako ikastaro bat gaindituta izatea.

Continue reading

Emakumeak mugarri

Baduzue martxoaren 8ko kartel erakusketa euskaltegiko beheko pisuan, mugarri izan diren hainbat emakume aparta ezagutzeko aukera. Kartelen inguruko KAHOOT bat sortu dugu. Zeinek asmatuko ditu galdera gehien? Zein izango da azkarragoa? Goiko irudian klikatu eta parte hartu!

Continue reading

Torrada lehiaketa

Hilabete honetan zehar, Bilbo Zaharra euskaltegian tradizioa bihurtu den torrada lehiaketa izan dugu. A ze postre goxoa den torrada on bat! Mota askotakoak izan ditugu; ogi-ogizkoak, torradentzako ogi berezizkoak, etxean egindako brioche ogiaz egindakoak, errege opilaz egindakoak, kremaduna… Oso lehia eztua egon da eta oso zaila izan da irabazlea...

Continue reading

Kondairak, istorioak eta bestelakoak

Atzo, gure irakasle eta bakarrizketari Julen Pagazaurtunduaren eskutik, euskal kondairak, istorioak eta bestelakoetan murgiltzeko aukera paregabea izan genuen. Ikasleek Lezeagako sorgina ezagutzeko aukera izan zuten eta beraren inguruan sortutako istorioak eta kontakizunak entzun zituzten. Saioa amaitzeko, bakarrizketariak zenbait galdera proposatu zien entzuleei eta txapelketa antzeko bat antolatu zuen.  ...

Continue reading

Maskara tailerra

Ihauteriak bueltan ditugu, eta jai giro horretan sartzeko, atzo maskara tailerra egin genuen euskaltegian. Gure bulegaria Nerearen gidapean, material desberdinak erabilita, eta beste geletako ikaskideen laguntzarekin kreatibitateari askatasuna eman genion. Zelak maskara ederrak! Asteburu honetan erabiltzeko prest!      

Continue reading

Agate Deuna

Urtero bezala, aurten ere Bilbo Zaharra euskaltegikook ohitura zaharrak berritzera atera gara. Alde Zaharreko kaleetan eta Plaza Berrian Agate Deuna eguneko koplak abestu ditugu, aurretik euskaltegiko erabilera anitzeko gelan entsegu batzuk egin ondoren. Giro bikainean eta lagunartean hainbat saio egin genituen. Mila esker guztioi!

Continue reading

2026-03-04 Leire Vargas, Aner Euzkitze eta Maddi Ane Txoporena: Bertso saioa

02Noiz: Martxoaren 4a, asteazkena, 19:00 Non: Euskaltzaindiako areto nagusian, Bilboko Plaza Barrian Bertso-saio literarioa Txilardegiren “Leturiaren egunkari ezkutua” liburuan oinarrituta, gaurkoan bertso-saioan izango ditugu Aner Euzkitze eta Maddi Ane Txoporena rtsolarien eskutik. Gai-jartzailea, Leire Vargas bertsolaria eta idazlea izango da.   Leire Vargas (Gai-jartzailea) Durangon jaioa, 2002an. Bizkaitar bertsolari,...

Continue reading

2026-03-05 Alaitz Aizpuru eta Pako Sudupe: Hitzaldia

Noiz: Martxoaren 5a, osteguna, 19:00 Non: Euskaltzaindiako areto nagusian, Bilboko Plaza Barrian Hitzaldia Gaurkoan, Txilardegiren “Leturiaren egunkari ezkutua” liburuaren inguruko hitzaldia izango dugu Alaitz Aizpuru eta Pako Suduperen esku.   Alaitz Aizpuru Azpeitian jaioa, 1983an. Euskal filosofoa da. Euskal Herriko Unibertsitatean lizentziatu zen. 56ko belaunaldian aditua, bereziki Joxe Azurmendiren...

Continue reading

Log in with your credentials

Forgot your details?