Barra-Barra Aldizkaria

Barra-barra Bilbo Zaharra euskaltegiak hiruhilean behin ateratzen duen aldizkaria duzu. Aldizkari hau ikasle-irakasleok egiten dugu, gogoz egin ere, euskaraz irakurtzea eta idaztea atsegin dugulako.

Aldizkariari esker hobeto ezagutzen dugu elkar, guztion iritziak, kezkak, ametsak, proposamenak…islatzeko bide egokia da eta. Aldi berean, euskaltegiak antolaturiko jardueren berri ere eman ohi dugu: Forumen zikloak  (euskal literaturari buruzko hitzaldiak, solasaldiak, errezitalak…), Berbaldun taldearen txangoak (mendira nahiz hirira, naturaz nahiz kulturaz), erakusketak, lehiaketak eta abar.

Orain arte 25 ale atera ditugu paperean eta orain sarean ere azaltzea erabaki dugu, edonon, edonoiz eta edonoren esku egoteko asmoz.

Euskaraz irakurri, badugu-eta zer esan!

Harremanetarako: euskaltegia@bilbozaharra.com

Hemen azkenengo Barra-barrak!

© 2017 Bilbo Zaharra Euskaltegia | Eskubide guztiak gordeta |

Sartu zure kredentzialak

edo    

Ahaztu egin xehetasunak?