Kirmen Uribe

Ondarroan jaioa 1970an.

Idazle bizkaitarra. Arrantzale familia batean jaio zen. Euskal Filologia ikasi zuen Gasteizen eta Literatura Konparatuko graduondoko ikasketak egin zituen Trenton (Italia). Bere lehenengo literatur sari handia kartzelan zegoela jaso zuen 1995.ean, intsumiso zelarik (derrigorrezko soldaduzkara joan nahi ez zuelako). Becerro de Bengoa Saria, Jon Elordirekin batera moldatu zuen Lizardi eta erotismoa lanagatik. 2009ko urrian Espainiako Literatur Saria eman zioten, Bilbao-New York-Bilbao nobelarengatik. Kirmen Uribek 2008ko Kritika Saria, Euskarazko nobelaren alorrean idazlan berari esker jasoa zuen.

Jon Kortazar kritikariaren aburuz, Kirmen Uriberen “Bitartean heldu eskutik” (Susa, 2001) poema-liburuaren agerpenak “iraultza lasaia” ekarri zuen euskal literaturara. Oso garrantzitsua izan zen euskal literaturaren munduan. Gaztelaniera, frantsesera, ingelesera, katalanera eta errusiarera itzili eta 2007an finalista geratu zen Estatu Batuetan argitaratutako poesia itzulpen onenaren sarian. Entzunaldi eta ikuskizunak ere landuak ditu: BarPuerto, Zaharregia, txikiegia agian… hauek biak Mikel Urdangarinekin egindako proiektuak.

 

Mikel Urdangarin

Zornotzan jaioa 1971ean.

Gaztetatik erakutsi du musikarekiko zaletasuna eta gaur egun, afizio horretatik bizitzeko aukera dauka. Hasierako pasio berdinez, urtetik urtera haziz doa Mikel, eta barnetik sortzen zaizkion letrei musika ipiniz gozatzen du. Egungo abeslaririk garrantzitsuenetakoa. Azken diskoak “Azule” du izenburua.

Ondo landutako sinpletasunetik lortu du jendearengana iristea Mikel Urdangarinek. Herri tradiziokoak diruditen abestiak egiten asmatu du, gitarra helduleku nagusi duelarik. Folk ukituekin baina popetik gertu, egungo kantautorerik garrantzitsuenetakoa da. Badira hiru aste (Gaztelupeko Hotsak, 1998) eta Espilue (Gaztelupeko Hotsak, 2000) azken hamarkadako diskorik arrakastatsuenen artean daude.

0 Comments

Leave a reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

© 2024 Bilbo Zaharra Euskaltegia | Eskubide guztiak gordeta |

Log in with your credentials

or    

Forgot your details?

Create Account