Deskontuak

Bilbo Zaharra euskaltegiko ikaslea izateagatik, honako deskontuak dauzkazu eskuragarri.

2023ko udako ikastaroen kasuan, 2022-2023 ikasturtean urritik ekainerako kurtsoetan matrikulatuta egon izanagatik, %10eko deskontua izango duzu.

2022-2023 ikasturtean matrikulatuta egon bazara, etxean jasoko duzun kupoia aurkeztuta %5eko deskontua izango duzu datorren 2023-2024 ikasturtean, beti ere matrikula irailaren 30a baino lehen egin eta ikastaroa 2023ko urrian hasten bazara.

Diru-laguntzak

Gobernu erakunde desberdinek euskara ikasteko diru-laguntzak ematen dituzte. Hemen horietako batzuk:

HABE: Euskaltegietako ikasleentzako diru-laguntzak

  • HABEk homologatutako euskaltegi edo autoikaskuntzarako zentro batean matrikulatuta egotea .
  • HABEren edo baliokidea den mailaren bat lortzea, edo
  • A1, A2.2, B1.2 edo B2.2 mailaren ebaluazio proba gainditzea euskaltegian edo autoikaskuntzarako zentroan.
  • Bi epealdi egongo dira:
    • Ekainaren 1etik abuztuaren 4ra bitartean: uztailaren 21a baino lehen maila gainditu edo tituloa lortu ditenentzat.
    • Irailaren 7tik urriaren 6ra bitartean: irailaren 30a baino lehen maila gainditu edo tituloa lortu ditenentzat.
  • HABEren webgunean aurrerago argitara emango den Ebazpenak finkatuko dira dirulaguntza hauek eskuratu ahal izateko baldintzak, kopuruak, epeak eta jarraibideak.

Informazio gehiago hemen.

 

Bilboko Udaleko Euskara ikasteko dirulaguntzak

Helburua da euskararen erabilera sustatzea eta normalizatzea Bilbon, Euskara Sustatzeko Ekintza Planaren ardatz estrategikoei jarraituta: euskararen jabekuntza, erabilera eta kalitatea.

Onuradunak:
1) Umeen guraso eta legezko tutoreak.
2) Haur eta gazteen aisialdiko begiraleak eta haur eta gazteen kiroleko begirale eta entrenatzaile lanetan ari direnak.
3) Euren diru-sarrerak deialdian ezarritako mugak gainditzen ez dituzten pertsonak.

Eskatzeko epea: apirila-maiatza inguru.

Bilboko Udalaren webgunean aurrerago argitara emango den Ebazpenak finkatuko dira dirulaguntza hauek eskuratu ahal izateko baldintzak, kopuruak, epeak eta jarraibideak.

Informazio gehiago hemen.

 

LANBIDE-HABEren arteko hitzarmena

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda dauden langabeek eta landunek, baldin eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak diruz lagundutako edo baimendutako profesionaltasun-ziurtagiriak lortzeko prestakuntza-ekintzak (unitate, modulu, ziurtagiri osoa) egiten ari badira, edota, azken 4-5 urteetan egin badituzte.

Urrian hasitako ikastaroetarako, aurrez aurreko metodologian, eta gehienez 350 orduko iraupena gehienez.

Eskatzeko epea: iraila

Informazio gehiago hemen.

 

Bizkaiko udal askok diru-laguntzak eskaintzen dituzte euskara ikasteagatik. Hurbildu zaitez zeure herriko udaletxera eta eskatu informazioa.

 

Administrazioko langilea bazara (Osakidetza, Eusko Jaurlaritza, Hezkuntza, Foru Aldundia…), eska ezazu informazioa zure lantokiko Euskara edo Giza Baliabide Saielan; bertan azalduko dizkizute euskara ikasteko diru-laguntzak eskatzeko baldintza guztiak.

© 2024 Bilbo Zaharra Euskaltegia | Eskubide guztiak gordeta |

Log in with your credentials

or    

Forgot your details?

Create Account