%100 BASQUE

BILBO ZAHARRA euskaltegiko ikasle-irakasleok Klasikoen irakurketa jarraitua antolatu dugu hamargarrenez, ikasturtearen amaieran eta Ikasleen Jaia ospakizunaren barruan. Irakurketa eta jaia.

Aurreko urteetan, Axularren Gero, Mogelen Peru Abarca, Jon Miranderen Haur besoetakoa, Saizarbitoriaren Hamaika pauso, Arantxa Urretabizkaiaren Zergatik panpox, Bernardo Atxagaren Obabakoak, Gabriel Arestiren Harri eta herri, iaz Sarrionandiaren Narrazioa Guztiak, Franz Kafkaren Metamorfosia, eta aurten, Itxaro Bordaren “%100 Basque”.

Zer irakurri erabakitzeko orduan, lehenengo lau edizioetan, ordena kronologikoaren irizpidea baliatu genuen. Hots, XVI. mendeko liburu batekin hasi, XVII. mendeko beste batekin segi, XIX. mendearen erdira iritsi eta ia XXI. mendean bukatu genuen. Hiru jauzi izan ziren, _bi, ehun eta hirurogei urtekoak, eta bat, berrogeita hamarrekoa_, euskal literaturaren historian barrena. Azkenengo hiru edizioetan, aldiz, bestelako irizpidea baliatu dugu. Zergatik panpoxen kasuan, emakumezko literaturaren aitzindari izatearena; Obabakoak-enean, argitaratu zeneko 25. urteurrena ospatzearena; 2014koan, euskal poesiari ateak zabaltzea eta, bidenabar, liburuaren 50. urteurrena ospatzea. Orain dela bi urte, Joseba Sarrionandiak narrazioen ibilbidea bukatu zueneko 25. urteurrena izatea eta, iaz, lehen aldiz, itzulpenaren balioa eta garrantzia nabarmendu eta aldarrikatu nahi izan genituen. Aurten, estereotipoetatik ihesi, gaur egunera etorrita eta euskal literaturan emakumezkoen protagonismoa aldarrikatuz, Itxaro Bordaren %100 Basque.

Garrantzi handikoa, dudarik gabe, ekainaren 8an egingo dugun irakurketa-jaia, beti bezala, Arriaga antzokian. Hamabi ordu, 400 irakurle, 50 eragile sozialak… irakurle eta entzule, guztiok gonbidatuta zaudete literatura eta euskara batzen duen jai honetara.

Hauxe izan da gure ibilbidea:

* Gero (1643)

* Peru Abarca (1802)

* Haur besoetakoa (1959)

* Hamaika pauso (1995)

* Zergatik panpox (1979)

* Obabakoak (1988)

* Harri eta herri (1964)

* Narrazio guztiak (1990)

* Metamorfosia (1916)

* %100 Basque (2001)

100 basque pin
LINGUAE VASCONUM PRIMITIAE (1545)XVI
Iesus Christ Gvre Iavnaren Testamentv Berria (1571)
Manual debozionezkoa (1627)XVII
GVERO (1643)
Oihenarten gaztaroa neurtitzetan (1657)
Eskuararen hatsapenak (1718)XVIII
Euskararen berri onak (1761)
PERU ABARCA (1802)XIX
Iparragirre (1839)
Bi saindu euskaldunen bizia (1867)
KRESALA (1906)XX
METAMORFOSIA (1916)
HAUR BESOETAKOA (1959)
HARRI ETA HERRI (1964)
ZERGATIK PANPOX (1979)
OBABAKOAK (1988)
NARRAZIO GUZTIAK (1979-1990)
OTTO PETTE (1994)
HAMAIKA PAUSO (1995)
%100 BASQUE (2001)XXI
MARTUTENE (2012)
KRISTALEZKO BEGI BAT (2013)

© 2024 Bilbo Zaharra Euskaltegia | Eskubide guztiak gordeta |

Log in with your credentials

or    

Forgot your details?

Create Account