Noiz: Azaroak 7, asteazkena, 19:00

Non: Euskaltzaindiako areto nagusian, Bilboko Plaza Barrian

Iñaki Irazu

Asteasun jaioa, 1954an.

Ekonomia ikasketak egin zituen Donostiako Enpresa Ikasketen Unibertsitate eskolan. 1985tik Bilbon bizi da, eta 30 urtez euskara irakasle izan da Bilbo Zaharra euskaltegian. Bikoiztaile izana.

Villa de Bilbao saria irabazi zuen, eta poema asko idatzi ditu, hoietako batzuk abestien letretarako erabili direnak- Jabier Muguruza abeslariak bere poema asko erabili ditu. Bernardo Atxagaren anaia.

Bilbao lerrorik lerro antologiak (Bilboko Udala, 2001) idazle honen poema batzuk erakutsi zituen, orain arte libururik argitaratzea nahi izan ez zuena. Berriki argitaratu du lehenengo poema liburua: Errukiaren saria.

Iñaki Irazuren poemetan, “sentiberatasunezko uneak harrapatzeko asmoa” nabarmentzen da. Irazuk, idazteaz gain, gogoko dituen poetekin jardun dramatizatuak egin izan ditu. Horra, adibidez, Bilbo Zaharra Forum-en egitarauaren barruan, Gandiaga, Lizardi eta Iparragirreri eskaini izan dizkionak.

Patricia Aller Sastre

Barakaldon jaioa.

Saxofoi-jotzaile eta musika irakaslea.

Profesional-maila ikasketak amaitzean “Barakaldo” Udal Musika Kontserbatorioan, Donostiara doa saxofoiko goi-mailako ikasketak egitera Musiken, Eric Devallon, Tomás Jerez eta Antonio Felipe Belijar irakasleen eskutik.
Goi-mailako gradua amaitu ostean, Ginebrako (Suitza)Musika Goi Eskolan sartzen da, Master bat egiteko, transkripzioaren mundua hobeto ezagutzeko. Horretarako, bi musika talde sortzen ditu, alde batetik “Hiruki Trio” bi eskolakideekin, piano bat eta bi saxofoi, Jean Jaques Balet irakaslearen aholkularitzarekin, eta bestalde, “Lauburu” saxofoi laukotea, oraingo honetan Antoine Marguier irakaslearen menpe. Talde biekin hainbat ekitaldietan parte hartu du, Donostiako hamabostaldi musikalean, 2015 eko Suitzako saxofoi jardunaldietan, edo “Fête de la Musique 2016” festibalean, alegia. Eusko Jaurlaritzatik eta Bizkaiko Foru Aldunditik hainbat beka jaso ditu bere ibilbide akademikoan izandako kalifikazio bikainak direla eta.
Interpretazioaz aparte, irakaskuntzarekin oso lotura handia dauka: praktika pedagogikoak egin ditu Ginebrako Herri Kontserbatorian eta saxofoi irakaslea izan da Archampseko ABC eskolan, Frantzian. 2017an Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko Irakasleen Prestakuntza Masterra egiten du Valentziako Nazioarteko Unibertsitatean (VIU).

Gaur egun, institutoetan musika eskolak emateaz aparte, “Iberian Quartet saxofoi taldearen partaidea da, hainbat emanaldi eman ditu Estatu mailan, Portugalen, eta baita atzerrian ere (World Saxophon Congress, Zagreb, uztailak 2018)

Haien musika entzuteko, hona hemen taldearen SoundCloud-a
https://soundcloud.com/user-677210405

Errukiaren saria

0 Comments

Leave a reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

© 2024 Bilbo Zaharra Euskaltegia | Eskubide guztiak gordeta |

Log in with your credentials

or    

Forgot your details?

Create Account