Noiz: Azaroak 8, osteguna, 19:00

Non: Euskaltzaindiako areto nagusian, Bilboko Plaza Barrian

Anjel Lertxundi

Orion jaioa 1948an.

Maisu eta Filosofia eta Letra ikasketak egin zituen Donostian, Erroman eta Valentzian. Irakasle izan zen Zarauzko Salbatore Mitxelena Ikastolan, eta bertako zuzendari lau urtez. Zarautzen bertan bizi da umetatik.

Produkzio handiko idazlea, literaturaren alor guztiak jorratu ditu, eleberri eta ipuinetatik hasi eta itzulpen eta saiakerara, haur eta gazte literatura ahaztu gabe. Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-baseak bere 69 ekarpen jasotzen ditu. Zinemaren munduan ere murgildu da, bi pelikula zuzenduz: 1984an “Hamaseigarrenean, aidanez” (izen bereko bere liburuan oinarriturik) eta 1987an “Kareletik”. Honetaz gain, hainbat hedabidetan kolaboratu du, tartean Berria egunkarian.

Euskal Idazleen Elkartearen sorreran, 1982an, erakundearen presidente izendatu zuten, eta kargu hartan egon zen 1985 arte.

Hitz-jokoen zalea, hiztegia iraultzeko eta aberasteko bultzatzaile nekaezina da. Euskaltzain urgazlea da, eta euskaltzain oso izendatzeko proposatu dute. Euskarak duen idazle onenetakoa da Lertxundi, eta ofizio handienetakoa.

2010ean Espainiako Literatura Sari Nazionala irabazi zuen, saiakera arloan, Eskarmentuaren paperak lanarekin.

Jorge Gimenez

Irunen jaioa 1956an.

Euskal idazle, itzultzaile eta argitaratzailea.

Hainbat hedabideetan kolaboratu du, Plazara kultur eta literatur aldizkaria zuzendu zuen Irungo Udaleko Euskara Zerbitzuko Buru izan zen bitartean (1984-1993), Euskadi Irratiko “Paperezko ahotsak” saioan (1991-1992), Zutabegile El Diario Vasco egunkariko “Hitz apurrak” atalean (1993-1996).

Pausokak ETBrentzat ekoiztutako Zeuk erabaki saioko aurkezle (1993) eta Goenkale telesaoian elkarrizketagile (1994-1995).

Lur Hiztegi Entziklopedikoan erredaktore lanetan ere ibilia izan da (1993)

1993an Alberdania argitaletxea sortu zuen Inazio Mujika idazlearekin batera. 1997an Euskal Editoreen Elkarteko lehendakari izendatu zuten. Euskal Herriko hainbat hedabidetan artikuluak idatzi ditu, eta literaturan ere jardun du. Arlo horretan, Gabriel Aresti ipuin-lehiaketa irabazi zuen 1995ean, euskarazko atalean, Trenaren zain lanarekin.

Dena dela, itzultzaile-lanetan jardun du batez ere: Anjel Lertxundi, Inazio Mujika Iraola, Jokin Muñoz, Aingeru Epaltza, Joxean Sagastizabal eta Arantxa Iturberen lanak gaztelaniara itzuli ditu.

Otto Pette 25 urte

0 Comments

Leave a reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

© 2024 Bilbo Zaharra Euskaltegia | Eskubide guztiak gordeta |

Log in with your credentials

or    

Forgot your details?

Create Account