Miren Agur Meabe

Lekeition jaioa 1962an. Euskal idazle eta itzultzailea. Derioko Irakasle Eskolan ikasi zuen, Giza Zientzietan espezializaturik, eta Euskal Filologiako ikasketak egin zituen ondoren. Bilboko Kirikiño ikastolan hainbat urtez ibili zen irakasle, eta 1990 urteaz geroztik Giltza-Edebé argitaletxean argitalpen zuzendaritzako eta kudeaketako lanetan ere aritu zen. Egun, literatura-sorkuntzan, itzulpengintzan eta idazkuntzari lotutako jardueretan ari da buru-belarri. Idazle gisa, arlo bitan da ezaguna: poesian eta haur eta gazte literaturan. Landu ditu beste genero batzuk ere: ipuingintza eta eleberria, adibidez.

Bere ibilbidean zehar, hainbat sari lortu ditu. Bere obretako batzuk katalanera, gaztelaniera edota galizierara itzuliak izan dira. 2006tik Euskaltzain urgazlea izan da, 2022ko otsailaren 25era arte, noiz euskaltzain osoa izendatu zuten.

2021ean, Miren Agur Meabek Espainiako Poesia Saria jaso zuen Nola gorde errautsak kolkoan lanagatik; euskarazko liburu batek sari hori jasotzen zuen lehen aldia izan zen.

Bere lehen lana, ipuingintzaren barnean kokatua, 1986an eman zuen argitara, Uneka… Gaba. Liburu honetan, lirikatik oso urbileko lengoaia erabilita, bere obran nabarmenak diren ezaugarriak ikusten dira; sinbolismoa eta momentuaren kontzeptu postmodernoa: “momentuak bizi gaitu eta soilik bizi dugu momentua”. “Ni”-a eta momentuak biltzen gaituzte.

Ondoren, poesian murgildu zen, eta Lasarte-Oriako Udalaren Saria irabazi zuen (1991), Oi hondarrezko emakaitz lanarekin. Peneloperen mitoaren inguruko poema bilduma da, Idatz & Mintz Labayru ikastegiko aldizkariak argitaratua (1999), Poema hauetako batzuk, geroago argitaratuko dira Miren Agur Meaberen poema libururik ezagunenean, Azalaren kodea (2000) delakoan. Lan honetan, bere sistema poetikotik ondorioztatzen duguna da, idazleak gorputzean oinarritutako idazkera bat garatzen saiatzen dela. Liburuaren ataletako goiburuek erakusten dute gorputzarekiko adierazteko era desberdinak: Orbainak, Tatuajeak eta Kontraseinuak. Keinu eta maitasun lengoai berri bat erabiltzen du. Hala ere Oharrak-ren estiloak zehaztasunak, laburtasunak eta konkretutasunak definitzen dute.

Emakumearen gorputzarekin erlazionatutako hiztegi berri honek keinuen bitartez komunikatzeko saiakera bat da, nahiz eta hitzaren bitartez egin. Idazlearen bizitza aurkitzen da poemen hasieran, bere mezua bertsoen bitartez igorriz.

Bere hirugarren poema liburuan, Bitsa eskuetan (2010), bere konstante. Poetikoak azaleratzen dira: identitatearen bilaketa, eguneroko testuinguruaren erreferentziak, emakume subjektuaren kontzientzia, desiraren esplizitazioa, eta abar. Kritikaren Saria jaso zuen 2001 eta 2011n aipatutako bi liburuengatik.

Haur eta gazte literaturan ere jardun du Miren Agur Meabek, batez ere, 2000 urtetik aurrera. Hala ere, Haur eta Gazte Literaturan izan du oihartzunik zabalena. Hainbat lan argitaratu ditu eta horietatik hiruk irabazi dute Euskadi Saria;Itsaslabarreko etxea, (2022): ikerketa eta beldurra osagai dituen abentura ipuina; Urtebete itsasargian, (2006), mutiko baten ikuspuntuak ematen digun gerra zibilaren bertsio bat, bere bizitzako pasarteak eta hauek bizitzean duen sentiberatasunaren bitartez, batez ere maitasunarekin zerikusia dutenak, egunerokoa nabarmentzen du; eta Errepidea (2010).

Gazte poesian, 2008an estreinatu zen Zer da, ba, maitasuna? liburuarekin, maitazun poemak dira.

Mila magnolia-lore albumean (2010), prosa eta poesía nahasten ditu, eta IBBY-ren Ohorezko zerrendan sartu zuten.

Hainbat nazioarteko literatur topaketetan parte hartu du: Dublin Festival Writers (2003), el Emakume Poeten VIII Nazioarteko Biltzarra (Gasteiz, 2005), Vjlenica-ko XXI Literatur Festibala (Eslovenia, 2006), Edimburgoko Festibala (2007), Vienako Cervantes Institutoan (2008), edo Santa Baerbara eta Renoko Basques Studies Centres-en (2008) eta Frankfurt-eko Azokan (2009).

Bere testuetako batzuk hainbat hizkuntzatan itzuliak izan dira, baita braillera ere.

Lanak

Haur eta Gazte Literatura

  • Uneka… Gaba (1986).
  • Bisita. (Gara, 2001).
  • Itsaslaberreko etxea. (Edebé, 2001)
  • Joanes eta Bioletaren bihotza. (Elkar, 2002).
  • Amal. (2003).
  • Etxe bitan bizi naiz, eta zer?. (Elkar, 2003)
  • Nola zuzendu andereño gaizto bat. (Edebé, 2003).
  • Urtebete itsasargian, (2006).
  • Supositorioak otsoarentzat. (Giltza, 2006.)
  • Izar bat zopa. (Giltza, 2008).
  • Olatu guztien gainetik. (Ibaizabal, 2009).
  • Errepidea. (Erein, 2010).
  • Bihotzak dun-dun. (Elkar, 2015.)
  • Ross. (Lóguez, 2017).

Poesia

  • Iraila. (Sustraia, 1984.)
  • Nerudaren zazpigarren maitasun olerkiari begira. (Sustraia, 1985.)
  • Arratsezko poemak. 1987
  • Peneloperen poemak. (Idatz & Mintz, 1989).
  • Oi, hondarrezko emakaitz!. (Labayru, 1999).
  • Ihesaren kantua. (Idatz & Mintz, 2000).
  • Azalaren kodea, (2000).
  • Bitsa eskuetan, (Susa, 2010).
  • Nola gorde errautsa kolkoan (Susa, 2020).​

Narratiba

  • Uneka… gaba (1996, Labayru).
  • Zer da, ba, maitasuna, (Elkar, 2008)
  • Mila magnolia lore. Gero-Mensajero, 2010.
  • Kristalezko begi bat, (Susa, 2013).
  • Hezurren erretura (Susa, 2020)

Mailakako irakurketa

  • Tangoa noizean behin.Elkar, Arian irakurgaiak, 2012
  • Borrokalari argitsuak. Elkar, Arian irakurgaiak, 2012
  • Zisnea eta uhartea. Elkar, Arian irakurgaiak, 2013
  • Titare bete zorion. ElkarArian irakurgaiak, 2014
  • Tximeletak. Elkar, Arian irakurgaiak, 2016
  • Kresalaren Taberna. Elkar, Arian irakurgaiak, 2017.

Itzulpenak

Euskarara

  • Ausarten kluba, Begoña Ibarrola (Elkar, 2012)
  • Ehunzango dantzaria, Begoña Ibarrola. (Elkar, 2012)
  • Adarbakar urdina, Begoña Ibarrola. (Elkar, 2015)
  • Alizia eta antzara jokoa, Lola Moral eta Sergio Garcia (2017)​

Gaztelaniara 

  • Cómo corregir a una maestra malvada, Miren Agur Meabe (Edebé, 2003),  berak itzulia.
  • La casa del acantilado, Miren Agur Meabe (Edebé, 2004), berak itzulia.
  • Un año en el faro, Miren Agur Meabe (Lóguez, 2008).  berak itzulia.
  • El juego de las sillas,  Uxue Alberdi. (Alberdania, 2012)
  • Basa, Miren Amuriza. (Consonni, 2021)

Antologiak

  • Las aguas tranquilas (editorea: Aitor Francos, Renacimiento, 2018) Obran agertzen diren zortzi euskal poemagileen artean aukeratua izan zen. Berak itzuli zituen bere poemak gaztelaniara.​
  • Alar de rosas” (2020) liburuan argitaratutako “La piedra de abril” kontakizunarekin parte hartu zuen, Teresa Iturriaga Osa idazleak koordinatuta. Mozkinak Our Little Rosas umezurztegia laguntzeko izango dira, Spencer Reece olerkari eta artzain estatubatuarrak SanPedro Sulan (Honduras) duen  hezkuntza elebidunaren proiektuaren barruan.

Sariak

  • 1991: Lasarte-Oriako Udaleko saria, “Oi hondarrezko emakaitz!”, 1999an argitaratutako poema liburua.
  • 1997: Imagina Euskadi saria, “Ohar orokorrak”. Poesia
  • 2001: Kritikaren saria poesian, “Azalaren kodea”
  • 2002: Euskadi saria Haur eta Gazte literaturan, “Itsaslabarreko etxea”.
  • 2007: Euskadi saria Haur eta Gazte literaturan, “Urtebete itsasargian”.
  • 2007: Bere ibilbide literarioari Lauaxeta saria, Bizkaiko Foru Aldundiak emandakoa.
  • 2008: Liburu Gaztea saria, “Urtebete itsasargian”.
  • 2011: Euskadi saria Haur eta Gazte literaturan, “Errepidea”.
  • 2011: Kritikaren saria poesian, “Bitsa eskuetan”.
  • 2012: IBBY-ren Ohorezko Zerrenda, “Mila magnolia-lore”.
  • 2012: Bere ibilbide literarioari Rosalia de Castro saria.
  • 2013: 111Akademiaren Saria, “Kristalezko begi bat”.
  • 2014: Bilboko Liburu Azokako Zazpikale saria, “Kristalezko begi bat”.
  • 2017: Itzulpengintza arloan “Vitoria-Gasteiz” saria Haur Literaturan, Lola Moral eta Sergio Garciaren “Alizia eta antzara jokoa” obragatik (Alicia et le jeu de l’oie).
  • 2019: Atea-Laboral Kutxa Saria, Bilboko 49. Liburu Azokaren irekieran.
  • 2021: Sari Nazionala poesian, “Nola gorde errautsa kolkoan”.
© 2024 Bilbo Zaharra Euskaltegia | Eskubide guztiak gordeta |

Log in with your credentials

or    

Forgot your details?

Create Account