Euskaltegia

Bilbo Zaharra euskaltegia kooperatiba mugatua da, eta euskalduntze-alfabetatze zereginetan 1973.urtetik dihardu.

Egoitza Bilboko Alde Zaharreko korreo kalean dauka, Gortazatarren etxean, hain zuzen ere.

Izaera akademikoa HABEren bidez dauka homologatua.

Daukan jarduera akademikoa etengabekoa da egunean zehar, hau da, goizeko zortzietatik gaueko hamarretara.

Urteetan irakasleek hartutako eskarmentuan dauka oinarritua bere metodologia, hainbat eta hainbat eskolaz kanpoko ekintzen bidez osatzen duelarik, hots, hitzaldiak, dokumentalak, ikus-entzunezkoak, kanta-saioak, txangoak…

“Barra-Barra” da euskaltegiaren aldizkaria, ikasle-irakasleek egindako emariekin bizpahiru  hilabetetik behin atera eta banatzen dena.

Geletatik kanpo hitz egiteko aukera zabalagoa izateko asmoz “txokoa” ere badauka, bertan, mintzasaioak eta era guztietako ospakizunak egiteko aukera dagoelarik.

Bilbo Zaharra euskaltegia kultura eragilea da

Bilbo Zaharra euskaltegia kultura eragilea ere bada, horretarako “Bilbo Zaharra Forum” elkartearen bidez hainbat eta hainbat kultura ekitaldi antolatzen ditu bilbotarrentzat euskal kultura sustatu eta bultzatzeko asmoz.

Bilbon txertatutako euskaltegia dugu, beraz. Euskara irakaskuntzarekin batera kultura ekitaldiak antolatzen dituelarik lan dinamiko eta eraginkorra eginez.

© 2021 Bilbo Zaharra Euskaltegia | Eskubide guztiak gordeta |

Sartu zure kredentzialak

edo    

Ahaztu egin xehetasunak?