Ikasle hori:
Koronabirusak eragindako egoerari aurre egiteko jokabideei jarraituz, aste osoan izan gara Osasun Saileko arduradunekin etengabeko harremanetan eta bertatik emandako jarraibideak uneoro jarri ditugu indarrean.
Gaur, martxoak 13, euskaltegietako jarduera presentziala eteteko agindua etorri zaigu eta agindu horri jarraituz ETEN EGINGO DITUGU ESKOLA PRESENTZIALAK.
Hala ere, momentuz, euskaltegiko irakasleak gure ohiko ordutegian arituko gara lanean, eta baliabide didaktikoak prestatu eta ahal den neurrian ikasleon esku jartzen ahaleginduko gara, modu ez-presentzialean ikasten jarraitzeko.
Beste barik, egoera hau epe laburrean bere onera etorriko delakoan, harremanetan jarraituko dugu.
Eusko Jaurlaritzaren agindua:
Covid-19 gixotasunaren birusaren joera ikusita gure elkate autonomoan ezinbestekoa ikusten dugu euskaltegietako irakaskuntza jarduera bertan behera uztea, Hezkuntza Saileko ikastetxeekin batera eta haiek berriro hasi arte
Hori guztia gizartean birusaren transmisioa murrizteko erabakitzen dugu, ikasgelak ez baitira gune segurua ikasle eta irakasleentzako eta, ondoren, haien familikoentzako
Juanjo Aurrekoetxea Agirre
Osasun Saila / Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaria
Departamento de Salud / Director de Salud Pública y Adicciones
Tel. 945019201 – Fax: 945019192
Email: jaurrekoetxea@euskadi.eus
Bilbo Zaharra euskaltegia
euskaltegia@bilbozaharra.eus