DESKARGATU

Sakela Google Play

Sakela App Store

Ariketak

Ariketen helburua da erabiltzaileari euskarazko lexiko berria ikasten laguntzea.

  • Mailaka antolatutako lexikoa: A1, A2, B1, B2, C1.
  • Gaika antolatutako lexikoa.
  • Bi ariketa mota: idaztekoak eta hautatzekoak.
  • Aurrerapen barra, zure hobekuntzak egiaztatzeko.

Hiztegia

Mugikorraren bitartez kontsultak ahalik eta azkarren egiteko eta beste hiztegi batzuetan informazioa zabaltzeko pentsatua.

  • Hiztegiak erakutsi egiten dizkizu terminoak bilatzailean idazten duzun neurrian, beraz, ez duzu hitz osoa idatzi beharrik.
  • Hitz asko erakusten dira itzulpenez lagunduta, erro bereko hitz desberdinak ikus ditzagun.
  • Hainbat terminoren itzulpena batera erakusten ditu.
  • Terminoaren gainean sakatuta, euskarazko hiztegi nagusienetarako estekak agertzen dira informazioa zabaltzeko: Euskaltzaindia, Elhuyar, Labayru.
  • Hitzak Gustukoenak atalean gorde ditzakezu.
  • “Euskara | Gaztelania” goiburuan sakatzen da “Gaztelania | Euskara”ra aldatzeko, eta alderantziz.

Aurrerapena

Erabiltzaileak ikasitako hitzak erakusten dira (ikasiak), akatsak izanda aplikazioak ikasi gabekotzat jo dituenak eta ikasteke daudenak.

  • Erabiltzaileak hitzak Ikasiak ataletik Ikasten atalera mugitu ditzake.
  • Hitzak Ikasten ataletik eta Ikasteke ataletik Ikasiak atalera mugitu daitezke.

Beste Batzuk

Gustukoenak atalean sartzeko, nabigazio menura joan beharko dugu.

© 2024 Bilbo Zaharra Euskaltegia | Eskubide guztiak gordeta |

Log in with your credentials

or    

Forgot your details?

Create Account