
Euskara ikasteko diru-laguntza
Informazioa:
Informazioa paperean: Aznar eraikineko atarian (Venezuela plaza 2).
Onuradunak:
1) 16 urte beteta edukitzea, deialdi hau argitaratzen den eguna baino lehen.
2) Bilbon erroldatuta egotea, gutxienez, 2025eko ekainaren 1etik 2026ko ekainaren 30era bitartean inolako etenik gabe.
3) Euskara-ikasketak egin izana 2025-2026 ikasturtean HABEk homologatutako euskaltegietan
Izena emateko epea: apirilaren 14tik maiatzaren 5era
Eskaera aurkezteko lekua:
Web orritik: https://www.bilbao.eus, identifikazio motak: BakQ, ziurtagiri digitala eta Bilboko Udalaren sarrerarako gakoa.
Erregistro Nagusia eta barrutietako erregistroak. Ezinbestekoa da aurretiaz hitz ordua eskatzea (telefonoz: 010 / 944 010 010; Internetez: hemen).
Zuzenean, Herritarrentzako zerbitzua (Gran Vía 85, 48011-Bilbo). Ezinbestekoa da aurretiaz hitz ordua eskatzea (telefonoz: 012 / 945 018 000; Internetez: hemen).