HABEk Euskara ikasleentzako 2026. urteko dirulaguntzak argitaratu ditu dagoeneko. Bi txanda egongo dira dirulaguntzak eskatzeko:
- Ekainaren 9tik abuztuaren 3ra bitartean.
- Irailaren 1etik azaroaren 3ra bitartean.
Dirulaguntza eskatu ahal izateko, hurrengo baldintzak bete behar dituzue:
- HABEk homologatutako euskaltegi edo autoikaskuntzarako zentro batean matrikulatuta egotea
- HABEren edo baliokidea den mailaren bat lortzea, edoA1, A2.2, B1.2 edo B2.2 mailaren ebaluazio proba gainditzea euskaltegian edo autoikaskuntzarako zentroan.
Informazio gehiago HABEren webgunean.