Blog

Primerako asteburua Gorozikan!

Aurreko asteburuan gure ikasleek Gorozikako barnetegian asteburua pasatzeko aukera izan zuten. Ikasleek matrikularen barruan dauzkaten aukeretariko bat da, aukera ondo aprobetxatua gainera! Gauza asko egin dituzte. Lamien bidea ezagutu dute, bertso afari dibertigarri batean parte hartu dute, solasaldi lasaia txokoan, ukenduen tailerra… eta parrandarako denbora ere izan dute! Gainera,...

Continue reading

Trimestre honetako Bilbo Zaharra Forumeko bideoak prest!

Badauzkagu trimestre honetako Bilbo Zaharra Forumetako bideoak prest. Maialen Lujanbio eta Harkaitz Canoren hitzaldia, arazo teknikoak direla eta, ezin izango dugu web orrialdean eskegi. Oraingo honetan bakarrik Anari eta Iñigo Arabarriren hitzaldiaren bideoak daude eskuragarri, eta Bernardo Atxagaren dokumentala ikusteko laster izango duzue prest erosteko. Momentuz, trailerrarekin konformatu behar. Jardunaldi...

Continue reading

Urrezko BIKAIN ziurtagiria lortu dugu!

Bikain ziurtagiria, ofizial, publiko eta doakoa da, Eusko Jaurlaritzak luzatzen duena, eta enpresa nahiz erakunde batean euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa egiaztatzen duena. Ebaluazio bat egin ondoren eskura daitekeen ziurtagiria da, hortaz. Ebaluazio horretan EMEn (Erreferentzia Marko Estandarrean) jasotako itemak zein hizkuntzatan dauden eta nola kudeatzen diren egiaztatzen da, besteak...

Continue reading

Mila esker!!!

Obabakoei buruzko lehenengo hiru jardunaldiak izan pasa dira dagoeneko. Trimestre honetan paisaiaren adierari eskaini ditugu, azaroaren 20an Maialen Lujanbio eta Harkaitz Canoren esku, azaroaren 23an Anari eta Iñigo Aranbarrirekin, eta zikloa bukatzeko Bernardo Atxagari buruzko “Leku hutsak, hitz beteak” dokumentalaren emanaldiarekin, gurekin egon ziren Joxe Angel Arbelaiz filmaren zuzendaria...

Continue reading

Arte Ederretako museora Boteroren “Ospakizuna” erakusketa ikustera

Jakingo duzuenez,  Bilboko Arte Ederren Museoak Fernando Boterori buruz daukan bilduma iraunkorraz gain, aldi baterako erakusketez osatutako egitarau garrantzitsua proposatzen du artista kolonbiarraren inguruan modu erregularrean. Egun hauetan, eta urtarrilaren 20ra arte “Ospakizuna” izeneko erakusketa daukagu. “Ospakizuna” egilearen ibilbide artistikoko erakusketa antologikorik garrantzitsuenetakoa da, azken 60 urteotan egindako 80 artelan biltzen baititu. Museoko BBK...

Continue reading

San Martin eguneko argazkiak

San Martin eguna primeran egon zen! Urtero egiten dugun bezala, ikasleentzat antolatu genuen San Martin jaia, euskal kultura eta jaiak ikasleei ezagutarazi nahian, mokadutxo bat eta sagardo pixkat hartzeko aukera izan zuten. Oso giro ona egon zen! Euskal musika, txorizoa sagardoan, odolostea, sagardoa… Paregabea izan zen!!! Ateratako argazki guztiak...

Continue reading

Txangoa Urduñara

Egun atsegina pasa nahi baduzu giro euskaldunean, lagunen arteko giroaz disfrutatzeko, apunta zaitez BERBALDUN TALDEAk antolatzen duen hurrengo txangora!!! Anima zaitez!!! Azaroaren 17an, larunbata.Txangoaren gutxi gora beherako egitaraua: Trenez Bilbo- Urduña – Bisita gidatua – bazkaria: bokata- Nerbio ibaiaren bailara – Bilbo. Irteera: Goizeko 09:00etan, Bilboko San Nikolas eleizan. Itzulera: Arratsaldeko...

Continue reading

Zizei buruzko hitzaldia

Aurreko egunetan komentatu dugun bezala, aurten ziza ederrak hartzeko aukera izan dugu, eta, horren inguruan, atzo, gure ikasleentzat, hitzaldi interesgarria antolatu genuen. Roberto gure irakaslea, zizen munduan aditua, hizlari izanda. Zizak non eta nola aurkitzen diren azaldu zigun, gure inguruetan zein motatako zizak topa ditzakegun esan zigun, eta zeintzuk diren...

Continue reading

“Goenkale” antzezlana ikustera

Euskara ikastea ez da beti klase, klase, klase izango. Euskaraz ere disfrutatu ahal da eta behar da! Atzo, azaroak 7, gure ikasle batzuk Arriaga antzokira joan ziren  “Goenkale” antzezlana ikustera. Oso ondo pasatu zuten, eta euskara ikasteko beste modu atsegin bat, beste aukera bat, izan zuten, euskaraz gozatzeko eta...

Continue reading

Ziza erakusketa

Aurten bai! Aurten eguraldiak lagundu gaitu, eta, aspaldian egiten genuen bezala, euskaltegiko sarreran daukazue ziza erakusketa polit bat. Gure inguruetan aurkitu ditzakegun mota askotako zizak topa daitezke gure erakusketa txiki honetan. Jangarriak, hilgarriak, haluzinogenoak… Baina ez erabili edozein ziza tortilla bat egiteko, aizu! Lehenengo, ezaguera piska bat beharko dugu,...

Continue reading

Log in with your credentials

Forgot your details?