Blog

80ko Hamarkadako Mugimendu Feminista (2012/03/22)

Noiz: Martxoak 22, 19:00 Non: Euskaltzaindiaren Egoitzan, Bilboko Plaza Barrian Hamarkada horretan gure gizartean eman ziren emakumeen mugimenduei eta ererbindikazioei zor diegu gaur egungo hainbat lorpen sozial eta ekonomiko. Urte horien laburpen historikoa egingo digute emakumeen dokumentazio zentrotik urte horietako ikus-entzuneko baten bidez. EMAKUMEEN DOKUMENTAZIO ZENTROA Bizkaiko emakumeen Asanbladaren talde...

Continue reading

Emakumeek Egindako Koplak – Amaia Zubiria eta Uxue Alberdi (2012/03/07)

Noiz: Martxoak 7, 19:00 Non: Euskaltzaindiaren Egoitzan, Bilboko Plaza Barrian Amaia Zubiria abeslariak, Uxue Alberdi bertsolariak lagunduta, bide emango digu bere kantekin, emakumeen eskubideetan eta hobekuntza sozialetan izan diren aldaketen gainean hausnartzeko. Amaia Zubiria, Haizea taldean hasi zen 1977an. Txomin Artolarekin hiru diska argitaratu zituen, eta Pascal Gaignerekin beste hiru;...

Continue reading

Ikuskak eta Antton Ezeiza – Maialen Beloki (2012/02/16)

Noiz: Otsailak 16, 19:00 Non: Euskaltzaindiaren Egoitzan, Bilboko Plaza Barrian Euskal Zinemaren Lehenengo Jardunaldiak 1976an egin ziren. Bertan euskal Herriaren aldeko Euskal Zinemaren oinarriak jarri ziren. Egoera politiko, sozial honetan, abian jarri ziren hainbat proiektuen artean, zinemarenak aukera ezin hobea ematen zuen diktadura sasoian isildutako sentsibilitateak agertzeko. Hain momentu...

Continue reading

Eta Tira Eta Tunba – Joseba Tapia (2011/12/01)

Noiz: Abenduak 1, 19:00 Non: Euskaltzaindiaren egoitzan, Bilboko Plaza Barrian Joseba Tapia Buenos Airesen jaio zen, baina ez da argentinarra, gipuzkoarra baizik. Izan ere, Joseba Tapia 1964an sortzen ikusi zuen Lasarteko etxeak Buenos Aires baitu izena. Trikitilari familia batean munduratu zen, soinua eskuan zuela ia. Oso gaztetatik izan zuen, beraz, musikarako...

Continue reading

Eider Rodriguez eta Ur Apalategi (2011/06/15)

Noiz: Ekainak 15, 19:00 Non: Euskaltzaindiako Egoitzan, Bilboko Plaza Barrian Eider Rodriguez Oreretan jaioa 1977an. Publizitatean lizentziaduna, kazetari eta editore lanetan ibilia. 2008an Katu jendea ipuin liburuagatik XI. Igartza saria irabazi zuen. Eguneroko bizitzaren itzalean geratzen diren istorio, egoera eta sentipenak bildu ditu zazpi ipuinen bilduma. Horren aurretik, Eta...

Continue reading

Arantxa Urretabizkaia eta Jon Juaristi (2011/06/09)

Noiz: Ekainak 9, 19:00 Non: Euskaltzaindiako Egoitzan, Bilboko Plaza Barrian Arantxa Urretabizkaia Donostian jaioa 1947an. Nobelak idaztea du gustokoen Urretabizkaiak. Zergatik panpox (1979) nobelak lortu du haren lanen artean arrakastarik handiena. Honako hauek izan ziren egilearen hurrengo narratiba lanak: Aspaldian espero zaitudalako ez nago sekula bakarrik (1982), Saturno (1087)...

Continue reading

Log in with your credentials

Forgot your details?