Jakingo duzuenez,  Bilboko Arte Ederren Museoak Fernando Boterori buruz daukan bilduma iraunkorraz gain, aldi baterako erakusketez osatutako egitarau garrantzitsua proposatzen du artista kolonbiarraren inguruan modu erregularrean. Egun hauetan, eta urtarrilaren 20ra arte “Ospakizuna” izeneko erakusketa daukagu.

“Ospakizuna” egilearen ibilbide artistikoko erakusketa antologikorik garrantzitsuenetakoa da, azken 60 urteotan egindako 80 artelan biltzen baititu. Museoko BBK aretoan ikusgai jarritako 79 artelanez gain,eskultura monumental bat –Zaldia bridekin (2009) brontzea– jarri da Bilboko Kale Nagusian, erakusketa babesten duen finantza-erakundearen egoitza nagusiaren aurrean. Erakusketa honen aurretik, bertsio handiagoa egin da Mexikoko Arte Ederren Jauregian. Hain zuzen ere, aipatutako erakusketa hori joan den ekainaren 10ean amaitu zen, eta 250.000 bisitari inguru jaso zituen.

Fernando Botero bera oso modu zuzenean aritu izan da erakusketaren antolakuntzan. Haren alaba Lina Botero izan da komisarioa, eta, hain justu, alabak aukeratu eta banatu ditu artelanak, gehienak margolariaren bilduma pribatutik ekarritakoak. Lanak ikusgai jartzeko orduan, zortzi aretotan banatutako ibilbide tematikoa prestatu da, sei hamarkada baino gehiagoko lanaren laburpena eskaintzeko asmoz. Lina Boterok idatzi du katalogoko saiakera nagusia, eta, bertan duela gutxi hil den Carlos Fuentes idazlearen eta 2010eko Literaturako Nobel Saria irabazi zuen Mario Vargas Llosaren testuak daude jasota, bai eta Fernando Boterok berak idatzi eta ilustratutako bost ipuin ere.

Gure ikasleek erakusketa ikusteko aukera izan dute Bilbo Zaharra euskaltegiaren esku, beti ere, euskarazko giroan, gure kultura bultzatuz, eta euskaraz gozatzeko modu berriak zabalduz.

0 Comments

Leave a reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

© 2024 Bilbo Zaharra Euskaltegia | Eskubide guztiak gordeta |

Log in with your credentials

or    

Forgot your details?

Create Account