Aurreko asteburuan gure ikasleek Gorozikako barnetegian asteburua pasatzeko aukera izan zuten. Ikasleek matrikularen barruan dauzkaten aukeretariko bat da, aukera ondo aprobetxatua gainera!

Gauza asko egin dituzte. Lamien bidea ezagutu dute, bertso afari dibertigarri batean parte hartu dute, solasaldi lasaia txokoan, ukenduen tailerra… eta parrandarako denbora ere izan dute! Gainera, oraingo honetan, ikasle baten urteak izan ziren (Zorionak Sara!) eta bere kideek tarta batzuk eraman eta sorpresa polit bat eman zioten.

Hurrengoetarako erne ibili eta anima zaitezte. Primeran pasatuko duzue eta!

Frogaren bat nahi izanez gero, gure Facebook-ean topa ditzakezue argazkiak.

0 Comments

Leave a reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

© 2024 Bilbo Zaharra Euskaltegia | Eskubide guztiak gordeta |

Log in with your credentials

or    

Forgot your details?

Create Account