Aurten bai! Aurten eguraldiak lagundu gaitu, eta, aspaldian egiten genuen bezala, euskaltegiko sarreran daukazue ziza erakusketa polit bat. Gure inguruetan aurkitu ditzakegun mota askotako zizak topa daitezke gure erakusketa txiki honetan. Jangarriak, hilgarriak, haluzinogenoak…

Baina ez erabili edozein ziza tortilla bat egiteko, aizu! Lehenengo, ezaguera piska bat beharko dugu, eta horretarako, gure irakaslea Robertok, zizetan aditua, hitzaldi bat emango du zizen motak eta berezitasunak ezagutu ditzagun.

Hitzaldia, ostegunean, hilaren 8an, izango da.

0 Comments

Leave a reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

© 2024 Bilbo Zaharra Euskaltegia | Eskubide guztiak gordeta |

Log in with your credentials

or    

Forgot your details?

Create Account