Blog

Eider Rodriguez eta Andoni Egaña – Obabakoak 25 urte “Plagioa/originaltasuna” (2013/02/19)

Noiz: Otsailak 19, asteartea, 19:00 Non: Euskaltzaindiako Egoitzan, Bilboko Plaza Barrian Eider Rodriguez Oreretan jaioa 1977an. Publizitatean lizentziaduna, kazetari eta editore lanetan ibilia. 2008an Katu jendea ipuin liburuagatik XI. Igartza saria irabazi zuen. Eguneroko bizitzaren itzalean geratzen diren istorio, egoera eta sentipenak bildu ditu zazpi ipuinen bilduma. Horren aurretik,...

Continue reading

Kirmen Uribe eta Juan Carlos Perez – Obabakoak 25 urte “Plagioa/originaltasuna” (2013/02/14)

Noiz: Otsailak 14, osteguna, 19:00 Non: Euskaltzaindiako Egoitzan, Bilboko Plaza Barrian Kirmen Uribe Ondarroan jaioa 1970an. Idazle bizkaitarra. Arrantzale familia batean jaio zen. Euskal Filologia ikasi zuen Gasteizen eta Literatura Konparatuko graduondoko ikasketak egin zituen Trenton (Italia). Bere lehenengo literatur sari handia kartzelan zegoela jaso zuen 1995.ean, intsumiso zelarik...

Continue reading

Txangoa Pagasarrira

Egun atsegina pasa nahi baduzu giro euskaldunean, lagunen arteko giroaz disfrutatzeko, apunta zaitez BERBALDUN TALDEAk antolatzen duen hurrengo txangora!!! Anima zaitez!!! Otsailaren 2an, larunbata. Txangoaren gutxi gora beherako egitaraua: Pagasarrira astiro, poliki eta patxadaz igoko gara. Goian ogitartekoa jan (norberea etxetik eramana), zerbait hartu (dakizuenez, taberna dago goian), kafeak-eta euskaltegiaren kontura, ingurua...

Continue reading

Bai Euskarari ziurtagiria lortu dugu!

Berri pozgarria partekatu nahi dugu zuokin, berriz ere. Bilbo Zaharra euskaltegiak, aurreko batean Urrezko Bikain ziurtagiria  lortu zuen bezala, oraingoan Goiko mailako Bai Euskarari ziurtagiria lortu du. Euskaltegiaren irudia indartzen lagunduko diguten urrats hauek ematen eskaini diguzuen laguntza eskertu nahi dizuegu denoi!

Continue reading

Ikasleentzako lehiaketa! Olentzerori gutuna

Urtero bezala, aurten ere Olentzerori gutuna idazteko aukera izango duzue, eta egingo dugun zozketan parte hartzekotan, sarreran jarri dugun kutxan sartu beharko duzue eskutitza. Gutuna, zuen irakasleak klasean emango dizuen orrian idatzi beharko duzue , eta hurrengo datuak derrigorrean adierazi beharko dituzue: Izen-abizenak Maila Irakaslea Ordutegia Gutxieneko hitz kopurua: 1.maila:...

Continue reading

Euskararen nazioarteko egunaren ospakizunak

Atzo, abenduaren 3an, euskararen nazioarteko eguna izan zen, eta udaletxeak, hainbeste ekintzen artean, harrera berezia eman zien, Iñaki Azkuna alkatearen esku, Bilboko euskaltegietako ordezkariei. Josu, gure zuzendaria, bertan egon zen. Alkatearen hitzetan: “Bilboko Udalaren izenean, bilbotar guztiak animatu gura dodaz, euskeraz bizi daitezan, eta euskaltegietara hurrera daitezan; euskeraz ez...

Continue reading

Ipuin kontalaria abenduan!

Aurten ere, urtero bezala garai honetan, ipuin kontalaria izango dugu zuentzat. “Alabazan”-eko gure lagunen esku, konkretuki Begoña Gomezena. Heme Begok berak haien web orrian saioaren inguruan egindako aurkezpena: “Aurton ere, Bilbo Zaharra euskaltegiko primerako ikasle/entzuleekin istorioak elkarbanatzera joateko aukera izango dut, eta zein gustura! Ohitura bilakatu diren abenduko saio huaetan...

Continue reading

Euskararen nazioarteko eguna

Abenduaren 3an ospatzen den Euskararen Nazioarteko Eguna 1995ean instituzionalizatu zuten Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak. Harrezkero, euskararen erabilera eta euskara bera sustatzeko asmoz, hainbat elkarte, erakunde publiko eta herritarrek milaka ekitaldi antolatu dituzte (mahai-inguruak, erakusketak, tailerrak, azokak, mota desberdinetako ikuskizunak, aurkezpenak…) egun seinalatu horretan, Euskal Herriko bazter guztietan, euskara bultzatu...

Continue reading

Txangoa: Durangoko azoka

Bilbo Zaharra euskaltegiko ikasle hori: Datorren astean, abenduaren 6tik 9ra, Durangoko Azoka izango da. Euskaltegian bertara joateko irteera antolatuko dugu ostegunean, 6an. Plana honako hau: 09:15ean Atxuriko tren geltokian elkartu. 10:15ean Durangon. Azoka bisitatu eta, gero, Durangoko alde zaharretik bueltatxoa eman. 15:00etarako edo itzulera Bilbora. Animatzen bazarete eta izena...

Continue reading

Log in with your credentials

Forgot your details?