Archivo para la categoría: Bilbo Zaharra Forum

Mila esker!!!

Obabakoei buruzko lehenengo hiru jardunaldiak izan pasa dira dagoeneko. Trimestre honetan paisaiaren adierari eskaini ditugu, azaroaren 20an Maialen Lujanbio eta Harkaitz Canoren esku, azaroaren 23an Anari eta Iñigo Aranbarrirekin, eta zikloa bukatzeko Bernardo Atxagari buruzko “Leku hutsak, hitz beteak” dokumentalaren emanaldiarekin, gurekin egon ziren Joxe Angel Arbelaiz filmaren zuzendaria...

Continue reading

Zineforum – Bernardo Atxagari buruzko dokumentalaren emanaldia “Leku hutsak, hitz beteak” (2012/11/22

Noiz: Azaroak 22, osteguna, 19:00 Non: Euskaltzaindiako Egoitzan, Bilboko Plaza Barrian Bernardo Atxagari buruzko Leku hutsak, hitz beteak dokumentala 60. Zinemaldian estreinatu zutene. Zinemira sailean programatu zuten eta euskaraz proiektatu zuten lan bakarretakoa izango zen. Asteasutik Bilbora, Bilbotik Obabara, Joxe Anjel Arbelaitz zuzendariak Bernardo Atxaga idazlearen literaturaren sorburu eta giltzak aletu ditu....

Continue reading

Maialen Lujanbio eta Harkaitz Cano – “Obabakoak: Paisaiaren adiera” (2012/11/20)

Noiz: Azaroak 20, asteartea, 19:00 Non: Euskaltzaindiako Egoitzan, Bilboko Plaza Barrian Maialen Lujanbio Hernanin jaioa 1976ean. Ikastolan hasi zen bertsotan. Bilbon egin zituen Arte Ederretako ikasketak. Euskal prentsan iritzi-emaile lanak egin izan ditu, eta zenbait musika-taldeentzako letrak idatzi ere bai, kartelgile, gidoilari,… Maialen Lujanbiok bertsogintzako goren mailara iristea lortu du. Gaur egun, sorkuntzari...

Continue reading

Josune Muñoz – “Zergatik panpox” (2012/06/13)

Josune Muñoz Bilbo, 1967an. Euskal filologoa da ikasketaz, baina formakuntza feministan eta literatur ikerketan ari da aspalditik. 2004an Skolastika jarri zuen martxan, emakumeek sortu izan duten literatura eta gaur egun sortzen ari direna biltzeko, ikertzeko, lantzeko eta irakasteko espazioa. Dokumentazio gunea eta liburutegia izateaz gain, bilgunea ere bada Skolastika....

Continue reading

Gemma Lasarte – “Zergatik panpox” (2012/06/07)

Gemma Lasarte Donostian jaioa, baina Gazteizen bizi da. Informazio Zientzietan lizenziatua 1987.ean eta Literatur Zientzietan doktorea 2011.ean. Bere tesian, “Pertsonaia protagonista femeninoen ezaugarriak eta bilakaera euskal narratiba garaikidean” titulupean,  1979tik 2009ra bitartean emakumeek idatzitako 27 eleberritako pertsonaia protagonista femeninoak aztertu ditu.  Kazetari bezala lan egin zuen 1988tik 2005era arte, erreportari,...

Continue reading

Ana Urkiza – “Zergatik panpox” (2012/05/31)

Ana Urkiza Ondarroa, 1969. Kazetaritzan lizentziaduna eta Enpresa Komunikazioan aditua, egun, Bankoa Crédit Agricole-eko Giza Baliabideen Zuzendaria da. Hainbat komunikabidetan kolaboratu izan du eta, momento honetan, Deia egunkarian idazten jarraitzen du. 2000. urtean argitaratu zuen bere lehen liburua, Desira izoztuak (Elkarlanean) eta, geroztik, poesia, narratiba, haur eta gazte literatura, literatur kritika zein kazetaritza-lanak...

Continue reading

80ko Hamarkadako Mugimendu Feminista (2012/03/22)

Noiz: Martxoak 22, 19:00 Non: Euskaltzaindiaren Egoitzan, Bilboko Plaza Barrian Hamarkada horretan gure gizartean eman ziren emakumeen mugimenduei eta ererbindikazioei zor diegu gaur egungo hainbat lorpen sozial eta ekonomiko. Urte horien laburpen historikoa egingo digute emakumeen dokumentazio zentrotik urte horietako ikus-entzuneko baten bidez. EMAKUMEEN DOKUMENTAZIO ZENTROA Bizkaiko emakumeen Asanbladaren talde...

Continue reading

Emakumeek Egindako Koplak – Amaia Zubiria eta Uxue Alberdi (2012/03/07)

Noiz: Martxoak 7, 19:00 Non: Euskaltzaindiaren Egoitzan, Bilboko Plaza Barrian Amaia Zubiria abeslariak, Uxue Alberdi bertsolariak lagunduta, bide emango digu bere kantekin, emakumeen eskubideetan eta hobekuntza sozialetan izan diren aldaketen gainean hausnartzeko. Amaia Zubiria, Haizea taldean hasi zen 1977an. Txomin Artolarekin hiru diska argitaratu zituen, eta Pascal Gaignerekin beste hiru;...

Continue reading

Ikuskak eta Antton Ezeiza – Maialen Beloki (2012/02/16)

Noiz: Otsailak 16, 19:00 Non: Euskaltzaindiaren Egoitzan, Bilboko Plaza Barrian Euskal Zinemaren Lehenengo Jardunaldiak 1976an egin ziren. Bertan euskal Herriaren aldeko Euskal Zinemaren oinarriak jarri ziren. Egoera politiko, sozial honetan, abian jarri ziren hainbat proiektuen artean, zinemarenak aukera ezin hobea ematen zuen diktadura sasoian isildutako sentsibilitateak agertzeko. Hain momentu...

Continue reading

Inicia Sesión con tu Usuario y Contraseña

¿Olvidó sus datos?