Ana Urkiza

Ondarroa, 1969.

Kazetaritzan lizentziaduna eta Enpresa Komunikazioan aditua, egun, Bankoa Crédit Agricole-eko Giza Baliabideen Zuzendaria da.

Hainbat komunikabidetan kolaboratu izan du eta, momento honetan, Deia egunkarian idazten jarraitzen du.

2000. urtean argitaratu zuen bere lehen liburua, Desira izoztuak (Elkarlanean) eta, geroztik, poesia, narratiba, haur eta gazte literatura, literatur kritika zein kazetaritza-lanak argitaratu ditu.

Poesian idatzitako lanik aipagarrienak Gela ilunetik (Hiria, 2000), Bazterreko ahotsa (Elkar, 2002) etaNire hiriko poemak (Pamiela, 2006), azken hau haur eta gazteentzako idatzitako poema liburua da.

Narratiban, Desira izoztuak (Elkarlanean, 2000) eta Bekatuak (Elkar, 2005).

Haur eta Gazte Literaturan, aldiz, Nik betaurrekoak ditut, eta zer? (Elkar, 2001), Hodartzako kioskoa (Baigorri, 2001), Ondarruko piratak (Ibaizabal, 2003), Amak plastakoa eman dit (Aizkorri, 2004), Nire herriak ostadarraren koloreak ditu (Elkar, 2006),Ondarroako piraten abentura berriak (Ibaizabal, 2007) eta Tita tirita (Ibaizabal, 2008) dira.

Aipagarri izanik, baita, 2006an Alberdania argitaletxearen eskutik argitaratutako Zortzi uniberto, zortzi idazle elkarrizketa liburua.

«Zergatik panpox?»i buruz

Idazleak begirada dakar. Eta begiradarekin paisaia zehatz bat marraztuz doa. Baina kolorea, besteak beste, irakurleekm editoreekm kritikariek eta komunikabideek ematen diote idazlearen obrari. Sistema oso batek txertazen du obra bere lekuan. Justuki edo ez justuki. Kontzienteko edo ez kontzienteki. Krikitari batek esan bezala, berreki, euskal literaturaren paisaian kolore eztanda gertatu da. Zer aldatu da, bada? Zein da sistemaren ibilbidea azken hamar urteotan? eta begiradarena? Zein da begirada berriaren papera?

Jardunaldiaren Bideoak

0 Comentarios

Contesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

© 2024 Bilbo Zaharra Euskaltegia | Eskubide guztiak gordeta |

Inicia Sesión con tu Usuario y Contraseña

o    

¿Olvidó sus datos?

Create Account