• Noiz: Azaroak 22, osteguna, 19:00
  • Non: Euskaltzaindiako Egoitzan, Bilboko Plaza Barrian

Bernardo Atxagari buruzko Leku hutsak, hitz beteak dokumentala 60. Zinemaldian estreinatu zutene. Zinemira sailean programatu zuten eta euskaraz proiektatu zuten lan bakarretakoa izango zen.

Asteasutik Bilbora, Bilbotik Obabara, Joxe Anjel Arbelaitz zuzendariak Bernardo Atxaga idazlearen literaturaren sorburu eta giltzak aletu ditu.

Dokumentalaren trailerraren abiapuntuan erakutsi bezala, esaera zaharrak zera dio:“soineko guziek badute beren ifrenzua”. Hori bera

izango da Atxagaren akuilu dokumentalean: nobela eta poemen sorburua azalduko du Bernardo Atxagak, ifrenzua.

Arbelaitzek Berrian argitu duenez, “Idazle bezala zer kezka, burutazio, lan egiteko modu dituen erakustea da dokumentalaren asmoa”.

Azken finean dokumentala “elkarrizketa luze bat” dela dio zuzendariak, zeinak monografiko bat aurkezten duen. Atxaga protagonista izanda ere gaia unibertsala dela dio “idazle baten gorabeherez ari baita”. Prozesu literarioen pausoak segituz, Zalduondon, Bilbon, Asteasun eta beste zenbait txokotan garatuko da dokumentala.

Joxe Angel Arbelaitzek zuzendu du  ordubeteko lana eta Juanfe Garcesen irudiek lagunduko dute kontakizuna.

Piskat kokatzeko, hemen daukazue dokumentalaren trailerra:

0 Comentarios

Contesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

© 2024 Bilbo Zaharra Euskaltegia | Eskubide guztiak gordeta |

Inicia Sesión con tu Usuario y Contraseña

o    

¿Olvidó sus datos?

Create Account