Archive for category: Bilbo Zaharra Forum

Koldo Izagirre (2016/11/14)

Noiz: Azaroaren 14, astelehena, 19:00 Non: Euskaltzaindiako areto nagusian, Bilboko Plaza Barrian Koldo Izagirre Euskal idazle oparo, goraipatu eta berritzaileenetako bat da. Literaturaren genero guztiak landu ditu bere idazlanetan: poesia, elaberrigintza, ipuingintza eta saiakera. Hainbat euskal autore klasiko beste hizkuntzetara itzuli ditu, eta literatura unibertsaleko lanak euskaratu ere bai....

Continue reading

“KAFKAREN AULKIA” emankizuna

Noiz: Ekainaren 8an, asteazkena, 19:00 Non: Euskaltzaindiako egoitzan, Bilboko Plaza Barrian Emankizunean ordu eta erdi inguruko jarduna txirikordatuko dute idazle batek (Pedro Alberdik) eta bi bertsolarik (Uxue Alberdi eta Andoni Egañak), Pello Ramirezen txeloaren eta akordeoiaren doinuen gainean. Hitza izango da emanaldiaren ardatza: hitz idatzia eta kantatua, neurtua eta laua, bat-batekoa...

Continue reading

Jordi Llovet eta Naroa Zubillaga

Noiz: Ekainaren 7an, asteartea, 19:00 Non: Euskaltzaindiako egoitzan, Bilboko Plaza Barrian Jordi Llovet Bartzelonan jaioa 1947an. Bartzelonako unibertsitateko Teoría de la Literatura i Literatura Comparada-ko irakasle katedradun erretiratua. Hark egindako lehen itzulpena Kafkaren Metamorfosiarena izan zen, – katalanera, hain zuzen–, La transformació deitu zuena. Kafkaren obra guztien itzulpenaren zuzendari. *Katalanez mintzatuko da. Aldi...

Continue reading

Bernardo Atxaga: “Metamorfosiaren irakurketa”

Noiz: Ekainak 6, astelehena, 19:00 Non: Euskaltzaindiako egoitzan, Bilboko Plaza Barrian Bernardo Atxaga Asteasun jaioa 1951an. Euskal idazlea. Bereziki, 1988 urtean plazaratu zuen Obabakoak ipuin-blduma izan zen ospea eman zion lana, hainbat hizkuntzatara itzulua izan dena. Literatur genero guztiak jorratu ditu. Saririk garrantzitsuenak (Espainiako Nazionala, Euskadi saria,…) irabazi dituen...

Continue reading

Xabier Olarra eta Jose Austin Arrieta – Joyce eta Proust ere, euskaraz (2016-03-03)

Xabier Olarra Tolosan jaioa 1953an. Euskal idazlea eta itzultzailea. Filosofia eta Letretan lizentziatua (Hizkuntza Erromanikoak), euskara eta euskal literaturako irakasle izana da hainbat urtez. Nafarroako Gobernuko itzultzaile da 1988az geroztik. Joseba Urteagarekin eta Jose Manuel Gonzalezekin batera Igela argitaletxea jarri zuen martxan. 2015eko irailean aurkeztu zen James Joyceren ‘Ulysses’ liburuaren euskarazko edizioa, Igelan, Olarrak...

Continue reading

Anton Garikano, Rufino Iraola eta Xabier Kintana – Franz Kafkaren “Metamorfosia”ren 3. itzulpenaren aurkezpena (2016-03-01)

Anton Garikano Tolosan jaioa 1967an. Franz Kafkaren METAMORFOSIA liburuaren hirugarren itzultzailea (2016) Hizkuntzalaria da ikasketaz. Euskal Filologia ikasten hasi zen Donostian, baina Ingeles Filologia hautatu zuen gero. Deustun ikasketak burutzen ari zen bitartean ekin zion alemana ikasteari. Ingeleseko irakasle da gaur egun lanbidez. Berak esaten duen bezala, autodidakta da itzulpengintzaren arloan. Hori izan...

Continue reading

Karmele Jaio “Orain hilak ditugu” (2015/11/05)

Noiz: Azaroak 5, osteguna, 19:00 Non: Euskaltzaindiako Egoitzan, Bilboko Plaza Barrian Karmele Jaio Gazteizen jaioa, 1970ean. Lehen argitaratu zuen liburua Hamabost zauri ipuin bilduma izan zen 2004an. Urte berean Igartza Saria irabazi zuen, Amaren eskuak eleberriaren proiektuagatik. Aipatutako eleberri hau 2006an kaleratu zen, hainbat sari jaso zituelarik: Zilarrezko Euskadi...

Continue reading

Bilbo Zaharra Forumeko Hurrengo Jardunaldiak

Bernardo Atxaga: “Deserri eta kartzela poemak” Ekainaren 2an, astartea, 19:00etan Euskaltzaindiako areto nagusian, Bilboko Plaza Barrian Juan Jose Ibarretxe eta Karmelo Landa Ekainaren 3an, asteazkena, 19:00etan Euskaltzaindiako areto nagusian, Bilboko Plaza Barrian Aiora Jaka eta Jose Enrike Urrutia Capeau Ekainaren 4an, osteguna, 19:00etan Euskaltzaindiako areto nagusian, Bilboko Plaza Barrian

Continue reading

Log in with your credentials

Forgot your details?