• Noiz: Azaroak 5, osteguna, 19:00
  • Non: Euskaltzaindiako Egoitzan, Bilboko Plaza Barrian

Karmele Jaio

Gazteizen jaioa, 1970ean.

Lehen argitaratu zuen liburua Hamabost zauri ipuin bilduma izan zen 2004an. Urte berean Igartza Saria irabazi zuen, Amaren eskuak eleberriaren proiektuagatik. Aipatutako eleberri hau 2006an kaleratu zen, hainbat sari jaso zituelarik: Zilarrezko Euskadi Saria, Zazpi Kale Saria eta Beterriko Liburua Saria. Bere hurrengo lanetan ipuina eta eleberria tartekatu ditu. Horrela, 2007anZu bezain ahul ipuin bilduma kaleratu zuen, eta 2009anMusika airean eleberria. Argitara eman duen azken liburuak “Ez nai ni” du izenburua.

 

“Orain hilak ditugu” ikuskizuna Karmele Jaiok idatzitako izen bereko poema liburuan (Elkar, 2015) oinarrituta dagoen zuzeneko proposamena da. Liburuko poemak oinarri hartuta, emanaldian zuzeneko musika eta ikus-entzunezkoak uztartzen dira Aitor Agirre eta Triku Villabella musikarien eta Ander Elorza zinemagilearen ekarpenekin. Garai bateko xalotasunaren nostalgia, ahuldadea, maitasunaren agortzea, desioaren berpiztea edota heriotza bezalako gaiak jorratzen dira ikuskizunean, azken batean, bizitzaren indar infinituaz hitz egiteko.

Karmele Jaio - Orain hilak ditugu

0 Comments

Leave a reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

© 2024 Bilbo Zaharra Euskaltegia | Eskubide guztiak gordeta |

Log in with your credentials

or    

Forgot your details?

Create Account