Archive for category: Berriak

Euskara ikasten jarraitzeko “Euskara eskura” txartela

Zer da? Euskara Eskura Txartela Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kulturako Foru Sailaren ekinbide bat da, bizkaitarren euskalduntzea sustatu eta doakotasuneranzko urratsak eman nahi dituena. Euskara Eskura Txartela pertsonala da eta onuradunak berak bakarrik erabil dezake. Euskara ikasten duten bizkaitarrak izan daitezke onuradun, baldin eta 2015-2016 ikasturtean A1, A2...

Continue reading

HABE azterketa deialdia 2016

Gaur martxan jarri da HABE azterketetarako matrikula aldia, eta datorren asteko ostegunera arteko epea duzue matrikula egin ahal izateko. www.habe.euskadi.eus orrialdean sartu, ikasle eta irakasleen sarbidea aukeratu, eta bertan zuen erabiltzaile eta pasahitzaz baliatuz, matrikula on-line egiteko aukera duzue. Azterketa deialdiei buruzko informazio guztia HABEko web orrialdean topa dezakezue.

Continue reading

Bilboko Udaleko euskara ikasteko dirulaguntzak 2016

Bilboko Udalak jakinarazi nahi dizu euskara ikasteko 2016ko deialdian, 2015-2016 ikasturteari dagokiona, honako talde hauek sartzea aurreikusi dela: 2002 urtean edo ondorengo urteetan jaiotako umeen guraso eta legezko tutoreak. Haur eta gazteen aisialdiko begiraleak eta haur eta gazteen kiroleko begirale eta entrenatzaileak edo titulazioa eskuratzeko ikasketak egiten ari direnak....

Continue reading

E-txokoa martxan

Kaixo, lagun: Iaz euskaltegiko ikasle-talde bat elkartu, eta ideia bat izan genuen eskolatik kanpo ere euskaraz hainbat jarduera egin ahal izateko. Zergatik ez antolatu ikasleon artean zerbait? Ikasleok trebetasun eta zaletasun asko ditugu, zergatik ez partekatu gainerako ikaskideekin? Horrela sortu genuen E-TXOKOA. Erabilera bultzatzeko dinamika: ikasleek ikasleentzat sortutakoa. Aurten saiatuko gara martxan...

Continue reading

EPE Osakidetzan eta Ertzaintzan 2015

Hurrengo oposizio-deialdietara aurkeztu nahi baduzu, euskara probak prestatzen lagunduko dizugu. 30 urte baino gehiago daramatzagu ikasle ugari prestatzen, eta gure hainbat irakasle aztertzaileak ere badira,  bai HABE edo EGAko azterketa-deialdietan, bai oposizio-deialdien barruan (IVAP, etab…) Hurrengo EPE deialdiak: Osakidetza 2014-2015 EPE: pertsonal estatutario finkoa izateko hautaketa-prozesua. Bere misioa eta...

Continue reading

Bilboko Udaleko Gurasoen diru-laguntzak 2015

Epea:  2015eko martxoaren 2tik 27ra Non JASO eta ENTREGATU dokumentazio guztia Bilboko Udalaren Herritarren Informazio Bulegoetan Barrutietako udal bulegoetan www.bilbao.net Diru-laguntza ESKATZEKO baldintzak 2000tik 2014ra bitartean (biak barne) jaiotako umeen guraso edo legezko tutorea izatea (lehenengo aldiz eskatzen bada dirulaguntza, 2008tik 2014ra ) Bilbon erroldatuta egotea Euskaltegi batean ikastaroren...

Continue reading

Euskal Herriko Ihauteriak: erakusketa eta lehiaketa

Otsaileko lehen hamabostaldian, euskaltegiko beheko pasabidean, Euskal Herriko Ihauterien inguruko erakusketa duzue ikusgai, pertsonaia ezberdinak eta ohiturak ezagutzen hasteko aukera ematen diguna. Mamoxarroak, Atorrak, Miel Oxin… eta abar… Baina, zein da zein? Hori zeuek asmatu beharko duzue! Irakasleek fitxa bat banatuko dizuete, pertsonaia bakoitzaren deskribapenarekin. Zuen lana, deskribapen bakoitza...

Continue reading

Euskal mitologia: Erakusketa eta lehiaketa

Urtarrilaren bigarren hamabostaldian, euskaltegiko beheko pasabidean, Euskal Mitologiaren inguruko erakusketa duzue ikusgai, gure kultura eta antzinako sinesmenak ezagutzen hasteko aukera ematen diguna. Basajaun, Tartalo, Mari… eta abar… Baina, zein da zein? Hori zeuek asmatu beharko duzue! Irakasleek fitxa bat banatuko dizuete, pertsonaia bakoitzaren deskribapenarekin. Zuen lana, deskribapen bakoitza dagokion...

Continue reading

Olentzerori gutuna eta gabon kantak

Ume txintxo-txintxoak izan garenez, garaia da dagoeneko Olentzerori gutuna idazteko gogoko ditugun jostailuak eskatzeko. Urtero bezala, gutun guztien artean zotz egin eta sariak emango ditugu. Zozketa, oporrak hartu baino lehen egingo dugun gabon jaian egingo da. Gabon Kantak abestuko dizkiogu gure Olentzerori. Eta ahotsa berotzeko, mistela goxoa hartzeko aukera...

Continue reading

Abenduak 3, Euskararen eguna

Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an izaten da, Frantzisko Xabierkoaren egunean. Frantzisko 19552ko abenduaren 3an hil zen, eta, kondairak dioenez, hil aurreko azken hitzak bere ama-hizkuntzan izan ziren, euskaraz. 1949an Eusko Ikaskuntzak ezarri zuen egun hau euskararen nazioarteko egun gisara. 1995ean Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak bat eginik, Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu zuten. Euskararen eguna, gure eguna...

Continue reading

Log in with your credentials

Forgot your details?