Euskara ikasten jarraitzeko “Euskara eskura” txartela

ZER DA?
Euskara Eskura Txartela Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kulturako Foru Sailaren ekinbide bat da, bizkaitarren euskalduntzea sustatu eta doakotasuneranzko urratsak eman nahi dituena.
Euskara Eskura Txartela pertsonala da eta onuradunak berak bakarrik erabil dezake. Euskara ikasten duten bizkaitarrak izan daitezke onuradun, baldin eta 2015-2016 ikasturtean A1, A2 edo B1 euskara-mailetako bat gainditu badute; hala, deskontu-bonua izango dute hurrengo ikasturterako.
Hiru Euskara Eskura Txartel mota daude:
– A1 motako Euskara Eskura Txartela, deskontu-bonurako eskubidea emango die maila hori gainditzen dutenei: gehienez 150 eurokoa izango da bonua.
– A2 motako Euskara Eskura Txartela, deskontu-bonurako eskubidea emango die maila hori gainditzen dutenei: gehienez 200 eurokoa izango da bonua.
– B1 motako Euskara Eskura Txartela, deskontu-bonurako eskubidea emango die maila hori gainditzen dutenei: gehienez 300 eurokoa izango da bonua.
Programatik kanpo geratuko dira, berariaz, euskara ikasteko eta hizkuntzan trebatzeko ikastaroak administrazio publikoek finantzatuta egiten dituzten administrazio horietako langileak.
NOIZ ETA NON ESKATU?
2016ko uztailaren 1etik 22ra bitartean, www.bizkaia.eus/euskaratxartela webean.
NOIZ ETA NON LOR DAITEKE?
Irailetik aurrera www.bizkaia.eus/euskaratxartela helbidean. Webean bertan adieraziko da horretarako egun zehatza, iraileko lehenengo astean.
TXARTELA ERABILTZEKO EPEAK
Euskara Eskura Txartela programari atxikitako euskaltegietan edo autoikaskuntzarako zentro homologatuetan erabil daiteke, 2016-2017 ikasturterako matrikulazio-epea hasten denetik 2016ko urriaren 14ra arte.
INFORMAZIOA
www.bizkaia.eus/euskaratxartela.
OHAR GARRANTZITSUA
Txartela lortzeko nahitaezkoa da Bizkaian erroldatuta egotea, errolda-ziurtagiria baliozkoa izatea eta indarrean egotea eskaera egiten den egunean.

0 Iruzkinak

Utzi erantzun bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

© 2018 Bilbo Zaharra Euskaltegia | Eskubide guztiak gordeta |

Sartu zure kredentzialak

edo    

Ahaztu egin xehetasunak?