Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an izaten da, Frantzisko Xabierkoaren egunean. Frantzisko 19552ko abenduaren 3an hil zen, eta, kondairak dioenez, hil aurreko azken hitzak bere ama-hizkuntzan izan ziren, euskaraz.

1949an Eusko Ikaskuntzak ezarri zuen egun hau euskararen nazioarteko egun gisara. 1995ean Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak bat eginik, Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu zuten.

Euskararen eguna, gure eguna ospatzeko, urtero hainbat plan eta ekintza antolatzen dira. Guk oraingo honetan hiru gomendatuko dizkizuegu:

 

 

 

 

 

– BERTSO-SAIOA

Bidebarrietako liburutegian, goizeko 11:00etatik 12:00etara, Andoni Egaña, Miren Amuriza eta Unai Iturriagaren esku. Sarrera librea.

– BAGA, BIGA, HIGA… MULTIMEDIA IKUSKIZUNA
Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, Metro Bilbaok Eñaut Elorrieta eta Mikel Markez Baga, biga, higa emanaldira eskainiko du. Abenduaren 3an 18:00etatik 19:30era Bilboko Itsasadarra Itsas Museoko Areto Nagusian. Etorri nahi baduzu, idatzi nmoreno@metrobilbao.net helbidera eta esan zenbat izango zareten. Leku kopurua mugatua da.
Bilbo Zaharra euskaltegiko ikasleentzat antolatuta. Goiko pisuko gela irekian elkartuko gara eta materialak ikusi eta hartzeko aukera izango dugu. Girotzeko musika eta zizka-mizka batzuk ere jarriko ditugu.
Anima zaitez eta ospatu Euskararen Eguna gurekin!
0 Comments

Leave a reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

© 2024 Bilbo Zaharra Euskaltegia | Eskubide guztiak gordeta |

Log in with your credentials

or    

Forgot your details?

Create Account