Euskal Herriko Ihauteriak: erakusketa eta lehiaketa

Otsaileko lehen hamabostaldian, euskaltegiko beheko pasabidean, Euskal Herriko Ihauterien inguruko erakusketa duzue ikusgai, pertsonaia ezberdinak eta ohiturak ezagutzen hasteko aukera ematen diguna.

Mamoxarroak, Atorrak, Miel Oxin… eta abar…

Baina, zein da zein? Hori zeuek asmatu beharko duzue!
Irakasleek fitxa bat banatuko dizuete, pertsonaia bakoitzaren deskribapenarekin. Zuen lana, deskribapen bakoitza dagokion irudiarekin lotzea izango da!

Parte hartzen duzuenon artean, talde osoarentzako gosari edo askari goxoa zozkatuko da!

Anima zaitezte!

 

0 Iruzkinak

Utzi erantzun bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

© 2016 Bilbo Zaharra Euskaltegia | Eskubide guztiak gordeta |

Sartu zure kredentzialak

edo    

Ahaztu egin xehetasunak?