Urtero bezala, aurten ere Olentzerori gutuna idazteko aukera izango duzue, eta egingo dugun zozketan parte hartzekotan, sarreran jarri dugun kutxan sartu beharko duzue eskutitza.

Gutuna, zuen irakasleak klasean emango dizuen orrian idatzi beharko duzue , eta hurrengo datuak derrigorrean adierazi beharko dituzue:
-Izen-abizenak
-Maila
-Irakaslea
-Ordutegia

Gutxieneko hitz kopurua:
1.maila: 100 hitz
2.maila: 125 hitz
3.maila: 150 hitz
(Nahi izanez gero, luzeagoak izan daitezke.)

Gutuna bidaltzeko azken eguna: abenduaren 18a, asteartea.

Zozketa: “Gabon Kantak” saioekin batera. Abenduaren 20an goiko egongelan Olentzerok berak zakutik gutuna atera, irakurri , eta dagokionari saria emango dio. (Kontuz zer idazten duzuen, denon aurrean irakurriko du eta!)

Txandak:
– 9:30ean. ( 8-10 eta 8-12 taldekoen artean)
– 11:30ean (10-12 eta 10-14 taldekoen artean)
– 18:00etan (arratsaldeko ikasle guztientzat)

Zozketaren ostean, beti bezala, Gabon kantak eta guztiontzako jana eta edanarekin… Ahal izanez gero, ekarri musika tresnaren bat: txintxinak, kriskitinak, anis botilak (tximinoarena hobeto), panderoak, marakak…

Saria: Txanda bakoitzeko irabazlearentzat eta bere klasekideentzat, talde osoarentzako hamaiketakoa edo askaria.

 

0 Comments

Leave a reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

© 2024 Bilbo Zaharra Euskaltegia | Eskubide guztiak gordeta |

Log in with your credentials

or    

Forgot your details?

Create Account