Blog

Txangoa Elorriora

Egun atsegina pasa nahi baduzu giro euskaldunean, lagunen arteko giroaz disfrutatzeko, apunta zaitez BERBALDUN TALDEAk antolatzen duen hurrengo txangora!!! Anima zaitez!!! Azaroaren 17an, igandea. Elorrioko ondarea ezagutzeko ibilaldia. Txangoaren gutxi gora beherako egitaraua: Elorriora autobusez, San Valentin de Berriotxoa museoan bisita gidatua, Bazkaltzera (norberak bere bokata eraman), Argiñetako nekropoli harrigarria...

Continue reading

Koldo Izagirre eta Joseba Tapia (2013/11/21)

Noiz: Azaroaren 21, osteguna, 19:00 Non: Euskaltzaindiako areto nagusian, Bilboko Plaza Barrian Koldo Izagirre Euskal idazle oparo, goraipatu eta berritzaileenetako bat da. Literaturaren genero guztiak landu ditu bere idazlanetan: poesia, elaberrigintza, ipuingintza eta saiakera. Hainbat euskal autore klasiko beste hizkuntzetara itzuli ditu, eta literatura unibertsaleko lanak euskaratu ere bai....

Continue reading

Xabier Amuriza (2013/11/20)

Noiz: Azaroaren 20, asteazkena, 19:00 Non: Euskaltzaindiako areto nagusian, Bilboko Plaza Barrian Xabier Amuriza Etxanon jaioa, 1941ean. Politikaren alorrean urte luzeetako militantzia eraman du aurrera, eta, horrez gain, idazle kazetari, irakasle eta bertsolari lanetan aritu izan da eta aritzen da. Bi aldiz izan da Euskal Herriko bertsolari txapelduna: 1980an...

Continue reading

Amaia Lasa eta Itziar Laka (2013/11/19)

Noiz: Azaroaren 19, asteartea, 19:00 Non: Euskaltzaindiako areto nagusian, Bilboko Plaza Barrian Amaia Lasa Getarian jaioa, 1948an. Maisutza eta literatura ikasketak egin zituen. Zeruko Argia, Egin eta Punto y Hora aldizkarietan eman zituen argitara lan garrantzizkoenak. Amaia Lasarenak dira Poema bilduma (Mikel Lasa bere nebarekin batera idatzia, 1971), Hitz nahastuak (1977) eta Nere Paradisuetan (1979) olerki liburuak. Hainbat urte eman zituen Nikaraguan gobernu sandinistari irakaskuntzan...

Continue reading

Zer daraBilbo?

Bilboko Euskaltegi sareak (Mondragon Lingua, Bai&By, Bilbo Zaharra euskaltegia, Bilboko AEK,Deustuko Unibertsitatea-Euskal Irakaslegoa, Gabriel Aresti euskaltegia, J. M. Zabala euskaltegia, Labayru ikastegia, Mikelats euskaltegia, Ulibarri euskaltegia) eta Bilboko Udalak antolatutako egitasmoa da EUSKARAREN ERABILERA sustatzeko. Informazio gehiago nahi baduzu, edota ekintzen programazioa ikusi nahi baduzu, sar zaitez darabilbo.blogspot.com.es web orrialdean.

Continue reading

Gabonetako loteria salgai!!!

Bilbo Zaharra euskaltegiak gabonetako loteria erosteko aukera ematen dizue. Jakingo duzuenez, Bilbo Zaharra euskaltegiak, Oin-Baloia futbol taldeko babezle ofiziala da, eta aurten ere, haien loteria izango duzu salgai euskaltegiko bulegoan. Anima zaitezte papeletatxo bat erosten! Aurten fijo tokatzen dela!

Continue reading

Asteburuko barnetegia

Asteburu atsegina pasatu nahi baduzu giro euskaldunean, apunta zaitez gure hurrengo barnetegira!!! Anima zaitez!!! Azaroaren 8tik 10era Gorozika barnetegian. Aterpetxean asteburua OSTIRALEAN: Gaueko 20:30ean TXOKOan harrera, ongi etorria eta afaria. LARUNBATEAN: Irteera: Katilotxu mendia Arratsaldean tailerrak. Gauean: Bertso-afaria. IGANDEAN: Hegazti migratzaileak ikustera. Bazkaldu ondoren, etxera. Prezioa: Gure ikasleentzat matrikularen barruan (5 euroko fidantza...

Continue reading

Zorionak txapeldunak!!!

Bueno bueno bueno!!! Oso zaila izan da “Obabakoak” ipuin lehiaketaren irabazleak aukeratzea. Partaide mordoa izan dugu!!! Gainera oso ipuin politak egon dira eta epaimahaiak ez du erraza izan, baina azkenean, asko kostata, hemen dugu erabakia!!! 1. maila: MIREN RODRIGUEZ 2. maila: VERONICA VILLAMIL 3. maila: IRAIA SAENZ DE LA...

Continue reading

Oin Baloia, lurraldeko lehen mailan laugarren geratu da!

Gure futbol taldea, Zorrotzako Oin Baloia, laugarren geratu da lurraldeko lehen mailan! Azkenengo partuduak arte ibili da burrukan Play Off-etara heltzeko, baina ezin izan dugu lortu. Baina gutxigatik e? Datorren ligan gogor saiatuko gara eta gure helburua lortuko dugu, lehentasunezko mailara igotzea. Eskerrik asko jarraitu gaituzuenoi. 2013/2014 ligan ikusiko...

Continue reading

Iñaki Irazu eta Joxan Goikoetxea (2013/06/19)

Noiz: Ekainak 19, asteazkena, 19:00 Non: Bilbo Zaharra karpa, Arriaga antzokiko plaza Iñaki Irazu Asteasun jaioa, 1954an. Ekonomia ikasketak egin zituen Donostiako Enpresa Ikasketen Unibertsitate eskolan. 1985tik Bilbon bizi da, eta 30 urtez euskara irakasle izan da Bilbo Zaharra euskaltegian. Villa de Bilbao saria irabazi zuen, eta poema asko...

Continue reading

Log in with your credentials

Forgot your details?