Egun atsegina pasa nahi baduzu giro euskaldunean, lagunen arteko giroaz disfrutatzeko, apunta zaitez BERBALDUN TALDEAk antolatzen duen hurrengo txangora!!!

 

 

Anima zaitez!!!

Otsailaren 2an, larunbata. Txangoaren gutxi gora beherako egitaraua: Pagasarrira astiro, poliki eta patxadaz igoko gara. Goian ogitartekoa jan (norberea etxetik eramana), zerbait hartu (dakizuenez, taberna dago goian), kafeak-eta euskaltegiaren kontura, ingurua ikusi eta buelta Bilbora. Natura-gidaria ere etorriko da, eta horrela ibilbidean gauzatxo asko ikasiko ditugu.

Irteera: Goizeko 09:30ean, Abandoko tren geltokian (Burger King ondoan).
Itzulera: Bilbo erdira, arratsaldeko 15:00ak aldera.
Izena emateko azken eguna: URTARRIAK 31, osteguna!!

Prezioa: Gure ikasleentzat doain.

Euskararen erabilera bultzatzeko asmoz.

 

EMAN IZENA BERBALDUN HORI!!!

Informazio gehiago: 944158292

 



0 Comments

Leave a reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

© 2024 Bilbo Zaharra Euskaltegia | Eskubide guztiak gordeta |

Log in with your credentials

or    

Forgot your details?

Create Account