Blog

Bilboko Udaleko Gurasoen diru-laguntzak 2015

Epea:  2015eko martxoaren 2tik 27ra Non JASO eta ENTREGATU dokumentazio guztia Bilboko Udalaren Herritarren Informazio Bulegoetan Barrutietako udal bulegoetan www.bilbao.net Diru-laguntza ESKATZEKO baldintzak 2000tik 2014ra bitartean (biak barne) jaiotako umeen guraso edo legezko tutorea izatea (lehenengo aldiz eskatzen bada dirulaguntza, 2008tik 2014ra ) Bilbon erroldatuta egotea Euskaltegi batean ikastaroren...

Continue reading

Ibilalditxoa Pobeña-Ontonetik!!!

Egun atsegina pasa nahi baduzu giro euskaldunean, lagunarteko giroaz disfrutatzeko, apunta zaitez BERBALDUN TALDEAk antolatzen duen hurrengo txangora!!! Anima zaitez!!! Martxoaren 15ean, igandea. Pobeña-Ontonera ibilalditxoa. Txangoaren gutxi gorabeherako egitaraua: Metroz Portugaletera, bertatik Bizkaibusez La Arena hondartzara, hondartzatik bidegorria hartu eta  Ontonera heldu, Ontonen bazkaldu (norberak bere bokata eraman), atzera egin La...

Continue reading

Joxe Azurmendi – “Abesoj Aidnanoirras – 35 urte idazten” (2015/03/05)

Noiz: Martxoak 5, osteguna, 19:00 Non: Euskaltzaindiako Egoitzan, Bilboko Plaza Barrian Joxe azurmendi: Zegaman jaioa 1941ean. Euskal idazle, filosofo, entsailaria eta poeta. Etika, politika, hizkuntzaren filosofia, teknika, euskal literatura eta filosofia orokorrean izan dira gai bere artikulu eta liburuetan. Jakin irakurgaiak argitaletxearen zuzendaria izan zen, bere zuzendaritzapean 40 liburu baino gehiago argitaratuz....

Continue reading

Jesus Egiguren – “Abesoj Aidnanoirras – 35 urte idazten” (2015/03/04)

Noiz: Martxoak 4, asteazkena, 19:00 Non: Euskaltzaindiako Egoitzan, Bilboko Plaza Barrian Jesus Egiguren Aizarnan jaioa 1954ean. EHUn Zuzenbidean Lizenziatua Cum Laude Doktorea UNEDen. EHUn Zuzenbide Konstituzionaleko irakaslea da. Errege Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kidea, Eusko Ikaskuntzakoa, eta Mario Onaindia Fundazioko partaidea. PSE-EEko presidentea izan zen 2002tik 2014ra. Jesus Egigurenek funtsezko...

Continue reading

Maialen Lujanbio eta Harkaitz Cano – “Abesoj Aidnanoirras – 35 urte idazten” (2015/03/03)

Noiz: Martxoak 3, asteartea, 19:00 Non: Euskaltzaindiako Egoitzan, Bilboko Plaza Barrian Maialen Lujanbio Hernanin jaioa 1976ean. Bilbon egin zituen Arte Ederretako ikasketak. Ikastolako bertso-eskolan hasi zen bertsotan, eta 15 urterekin ekin zion plazaz plazako ibiliari. Bertsotik abiatutako zenbait proiektu ere egin izan ditu: Ornitorrinkus, Txori Mugalariak… Maialen Lujanbiok bertsogintzako goren...

Continue reading

Euskal Herriko Ihauteriak: erakusketa eta lehiaketa

Otsaileko lehen hamabostaldian, euskaltegiko beheko pasabidean, Euskal Herriko Ihauterien inguruko erakusketa duzue ikusgai, pertsonaia ezberdinak eta ohiturak ezagutzen hasteko aukera ematen diguna. Mamoxarroak, Atorrak, Miel Oxin… eta abar… Baina, zein da zein? Hori zeuek asmatu beharko duzue! Irakasleek fitxa bat banatuko dizuete, pertsonaia bakoitzaren deskribapenarekin. Zuen lana, deskribapen bakoitza...

Continue reading

Euskal mitologia: Erakusketa eta lehiaketa

Urtarrilaren bigarren hamabostaldian, euskaltegiko beheko pasabidean, Euskal Mitologiaren inguruko erakusketa duzue ikusgai, gure kultura eta antzinako sinesmenak ezagutzen hasteko aukera ematen diguna. Basajaun, Tartalo, Mari… eta abar… Baina, zein da zein? Hori zeuek asmatu beharko duzue! Irakasleek fitxa bat banatuko dizuete, pertsonaia bakoitzaren deskribapenarekin. Zuen lana, deskribapen bakoitza dagokion...

Continue reading

Alde zaharretik Agate Deunari abesten

Anima zaitezte gurekin Agate Deunari abesten! Etor zaitez ahal dela baserritar jantzita, dotore makila eta guzti ibiliko gara eta! Otsailaren 4an, Plaza Berrian hasiko gara kaleak gure ahotsekin girotzeko. Eta ahotsak berotzeko, potea euskaltegiaren kontura! Eta ez ahaztu, entsegu nagusia: otsailak 3, euskaltegiko txokoan. Hasi praktikatzen!   “Aintzaldun daigun Agate...

Continue reading

Txangoa Bermeora!!!

Egun atsegina pasa nahi baduzu giro euskaldunean, lagunarteko giroaz disfrutatzeko, apunta zaitez BERBALDUN TALDEAk antolatzen duen hurrengo txangora!!! Anima zaitez!!! Otsailaren 1ean, igandea. Bermeoko arrantzaleen museoa ikustera. Txangoaren gutxi gorabeherako egitaraua: Trenez Lekeitiora, kafetxo bat hartu, Arrantzaleen museoa ikusi, Bermeotik eta portutik paseotxoa eman, bazkaldu (norberak bere bokata eraman), eta etxera. Sarrera eta...

Continue reading

Literatur tailerra Yolanda Arrietarekin

  Atzo, urtarrilaren 20an Bilbo Zaharra euskaltegian, “Bixenta Mogel, Andre argi baten ikurrak” literatur tailerra izan genuen Yolanda Arrieta Malaxetxebarria idazlearen eskutik. Gozatu ederra hartu zuten gure ikasle-irakasleek artista honen jolas eta azalpenak entzuten! Mila esker Yolanda!

Continue reading

Log in with your credentials

Forgot your details?