Blog

Elur panpinak egiteko tailerra

Elur panpinak egiteko tailerra 2013an egin genuen lehen aldiz, eta arrakasta handia izan zuenez, aurten berriro egingo dugu. Nerea gure bulegariaren eskutik, eskulanetan trebea baita. Egun horretan irakasle larruan jarriko da eta eskulan erraz hau egiten irakatsiko digu , gero zuek zuen  seme-alabekin, hilobekin-eta egiteko. Anima zaitezte elur-panpin familia polita...

Continue reading

Olentzerori gutuna eta gabon kantak

Ume txintxo-txintxoak izan garenez, garaia da dagoeneko Olentzerori gutuna idazteko gogoko ditugun jostailuak eskatzeko. Urtero bezala, gutun guztien artean zotz egin eta sariak emango ditugu. Zozketa, oporrak hartu baino lehen egingo dugun gabon jaian egingo da. Gabon Kantak abestuko dizkiogu gure Olentzerori. Eta ahotsa berotzeko, mistela goxoa hartzeko aukera...

Continue reading

Bego Alabazan, ipuin-kontalaria

Noiz: Abenduaren 18an. Non: Euskaltzaindiako areto nagusian. Aurten ere, urtero bezala,  ipuin kontalaria izango dugu zuentzat. “Alabazan”-eko gure lagunen esku, Begoña Gomezekin, alegia. Hemen Begok berak euren web orrian saioaren inguruan egindako aurkezpena: “Aurton ere, Bilbo Zaharra euskaltegiko primerako ikasle/entzuleekin istorioak elkarbanatzera joateko aukera izango dut, eta zein gustura! Ohitura bilakatu...

Continue reading

Abenduak 3, Euskararen eguna

Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an izaten da, Frantzisko Xabierkoaren egunean. Frantzisko 19552ko abenduaren 3an hil zen, eta, kondairak dioenez, hil aurreko azken hitzak bere ama-hizkuntzan izan ziren, euskaraz. 1949an Eusko Ikaskuntzak ezarri zuen egun hau euskararen nazioarteko egun gisara. 1995ean Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak bat eginik, Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu zuten. Euskararen eguna, gure eguna...

Continue reading

Kafe-dastaketa

Abenduaren 11n, eta DARABILBO programaren ekintzen barruan, kafe-dastaketa izango dugu euskaltegiko txokoan, goizeko 11etan. Kafearen historia, motak eta ezaugarriak ezagutuko ditugu. Txigorketa prozesuaren garrantzia Klimaren eragina kafean “Cata brasileña” Kafetera express batean prestatutako kafe-dastaketa Latte Art praktika.

Continue reading

Durangoko azokara!!!

Egun atsegina pasa nahi baduzu giro euskaldunean, lagunen arteko giroaz disfrutatzeko, apunta zaitez BERBALDUN TALDEAk antolatzen duen hurrengo txangora!!! Anima zaitez!!! Abenduaren 8an, astelehena. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokara. Txangoaren gutxi gora beherako egitaraua: Durangora trenez, kafetxoa-edo hartu eta azokara, azokatik irtetzerakoan bazkaltzera elizako arkupean (norberak bere bokata eraman),...

Continue reading

Azaroan asteburuko barnetegia Gorozikan!

Asteburu atsegina pasa nahi baduzu, giro euskaldunean, apunta zaitez gure hurrengo barnetegira!!! Anima zaitez!!! Azaroaren 21etik 23ra Gorozika barnetegian. Aterpetxean asteburua Ostiralean: Gaueko 8:30ean TXOKOan harrera, ongi etorria eta afaria. Larunbatean: Urdaibaiko hegazti migratzaileak ikustera Ibilalditxoa Busturialdean Arratsaldean tailerrak eta mahai-jokoak Gauean: Bertso-afaria. Igandean: Bermeoko arrantzaleen museora eta poteoa Bazkaldu. Ondoren,...

Continue reading

Euskararen egunean, berriro ere truke-azoka!!!

Iazko arrakasta ikusita, aurten ere euskaltegiak Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko euskal liburu, aldizkari, disko eta abarren azoka antolatuko du abenduaren 4an, egun osoan zehar. Horretarako, goiko pisuko gela irekian elkartuko gara eta bertan, kafetxoa eta galletak hartu bitartean, materialak ikusi eta trukatzeko aukera izango dugu. Animatu eta parte hartu!!

Continue reading

Gabonetako loteria salgai!!!

Bilbo Zaharra euskaltegiak gabonetako loteria erosteko aukera ematen dizue. Jakingo duzuenez, Bilbo Zaharra euskaltegiak, Oin-Baloia futbol taldeko babesle ofiziala da, eta aurten ere, haien loteria izango duzu salgai euskaltegiko bulegoan. Anima zaitezte papeletatxo bat erosten! Aurten fijo tokatzen dela!

Continue reading

Ardo-dastaketa

Azaroaren 20an, eta DARABILBO programaren ekintzen barruan, ardo dastaketa izango dugu euskaltegiko txokoan, arratsaldeko 19:00etan. Ardoaren koloreak eta usainak Mahatsetik ardora. Zer da ardoa? Kataren definizioa eta faseak Ikusmena;Usaimena;Dastamena Hiru ardoren dastaketa Tragotxu batzuk hartzeko aukera paregabea!!!

Continue reading

Log in with your credentials

Forgot your details?