Anima zaitezte gurekin Agate Deunari abesten!

Etor zaitez ahal dela baserritar jantzita, dotore makila eta guzti ibiliko gara eta!

Otsailaren 4an,  Plaza Berrian hasiko gara kaleak gure ahotsekin girotzeko. Eta ahotsak berotzeko, potea euskaltegiaren kontura!

Eta ez ahaztu, entsegu nagusia: otsailak 3, euskaltegiko txokoan.

Hasi praktikatzen!

 

“Aintzaldun daigun Agate Deuna

bihar da ba Deun Agate

etxe honetan zorion hutsa

betiko euko al dabe.

 

Deun Agatena batzeko gatoz

aurten be igazko berberak

igaz lez hartu gagizun eta

zabaldu zuen sakela.

 

Zorion,  etxe  hontako  denoi!

oles  egitera  gatoz,

aterik  ate  ohitura  zaharra

aurten  berritzeko  asmoz.

 

Orain bagoaz alde egitera

agur dautsugu gogotik

Agate Deuna bitarte dala

ez eizu izan dongerik…   bat, bi, hiru…EUP!!”

0 Comments

Leave a reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

© 2024 Bilbo Zaharra Euskaltegia | Eskubide guztiak gordeta |

Log in with your credentials

or    

Forgot your details?

Create Account