• Noiz: Ekainak 5, astelehena, 19:00
  • Non: Euskaltzaindiako Egoitzan, Bilboko Plaza Barrian

 “1615”

HINKA taldea

2012an sortua Benoit Lamerain eta Maitena Duhalde musikari lapurtarrek bultzaturik, Hinka taldeak bere estetika musikala ezagutarazi du, baita bere lan artistiko eta diziplina anitzekoa ere, batez ere jadanik sarean diren bi bideokliparen bidez: Begira (2013) eta Versus (2014).

Hinka taldea geografikoki Lapurdi itsasaldean erroztatua da. Izan ere, «Hinka» izena ez da halabeharrez hautatua izan, Donibane Lohizune eta inguruko herrietan «urrats» zentzua hartzen baitu. Musikari hauek euskal dantza tradizionaletik datoz eta talde zein dantza eta musika proiektu desberdinetan parte hartu dute.

Esperientzia eta ibilbide desberdinetakoak izanik, dantzatzeko musikaren sentsibilitateak biltzen ditu bereziki. «Tradizionala» deritzon euskal musikaz eta eragin modernoagoez ere elikaturik, hirukote honek gaurko Euskal Herriko musika sustatu nahi du, baita bere kolorea ekarri ere, Iparraldeko sentsibilitate propioa gordez. Inspirazio tradizionaleko musika garaikide hau, Euskal Herriaz haratago ere partekatzeko nahia dute.

Gaur egun, taldea hiru kidez osatuta dago, Benoit Lamerain, Maitena Duhalde eta Matthieu Haramboure.

“1615”

Itxaro Bordak idatzi euskal testuez osatua izanen da kontzertua. Poema
bilduma honek, oraina eta iragana uztartzen ditu, duela 400 urte euskal
arrantzaleek bizi izan duten gertakari tragikoaren baitan murgilduz eta
Islandiaz maitemindua den idazle honen testu autobiografikoez josirik.

HINKA taldea "1615"

0 Comments

Leave a reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

© 2024 Bilbo Zaharra Euskaltegia | Eskubide guztiak gordeta |

Log in with your credentials

or    

Forgot your details?

Create Account