• Noiz: Ekainak 6, asteartea, 19:00
  • Non: Euskaltzaindiako Egoitzan, Bilboko Plaza Barrian

 “%100 BASQUE hizpide”

Lucien Etxezaharreta

Lapurdin jaioa 1946an.

Euskal kazetari eta idazlea da. Fisikan lizentziatu zen Pauen. 1966tik 1972ra zientzia eta matematika irakaslea izan zen. Ikasle denboran Egia eta Ikasle aldizkarietan idatzi zuen.

1981ean, Euskal Herrira itzuli zen urtean alegia Maiatz literatura aldizkariaren sorreran parte hartu zuen eta harrezkero, Maiatz argitaletxeko koordinatzailea da; urte luzeetan itzelezko lana egin du euskarazko idazleen argitalpenak bultzatzen.

Kazetari gisa, Herrian, Argian… artikulu frango eginak ditu. Euskaldunon Egunkarian aritua da lanean. Berrian asteroko Maratila zutabea egiten du. Gure Irratian eta . lan egiten du eta bertan Gure bazterrak emanaldiaren ardura eramaten du, besteak beste.

Idazle gisa, hiru narrazio argitaratu ditu,  Margarita inter porcos (1993) Inter porcos. Kronika aberezaleak (2007) eta Begira (2012). Olerkigintzan, Xalbador azken bidean (2017) liburua argitaratu du. Itzulpengtintzaren arloan, hainbat testu euskaratu ditu, batez ere Maiatz aldizkarian argitaratzeko. Kronikak ere idatzi ditu.

Gaur egun, Baionan bizi da.

Katixa Dolhare-Zaldunbide

Lapurdin jaioa 1982an.

Literaturan agregatua eta doktorea. 2014. urtean bere lehen eleberria plazaratu zuen, Biribilgune izenburukoa, Gazteluma beka eskuratuz. Arazo sozialak hizpide ditu polizia-trama honek, hala nola, immigrazioa, islamismoa, Frantziako laikotasuna…

Literaturan aditua, Bordeleko Unibertsitatean dihardu literatura garaikidearen ikertzaile gisa. Era berean, Nafarroa Behereko hainbat eskola eta institututan irakaslea da.

Lucien Etxezaharreta eta Katixa Dolhare Zaldunbide “%100 BASQUE hizpide”

0 Comments

Leave a reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

© 2024 Bilbo Zaharra Euskaltegia | Eskubide guztiak gordeta |

Log in with your credentials

or    

Forgot your details?

Create Account