• Noiz: Azaroaren 20, asteazkena, 19:00
  • Non: Euskaltzaindiako areto nagusian, Bilboko Plaza Barrian

Xabier Amuriza

Etxanon jaioa, 1941ean.

Politikaren alorrean urte luzeetako militantzia eraman du aurrera, eta, horrez gain, idazle kazetari, irakasle eta bertsolari lanetan aritu izan da eta aritzen da. Bi aldiz izan da Euskal Herriko bertsolari txapelduna: 1980an eta 1982an. Hainbat liburu eta disko argitaratu ditu, horietatik asko bertsolaritzaz. Kantarientzat ere letra eta bertso asko egin ditu.

Amurizak ekarriko digun saioa “Arestiren koplak ahoan” izeneko hitzaldi-errezitaldia izango da. Arestik, zenbaitetan, erabat bertsolarien modura egiten ditu bere poesiak; beste zenbaitetan, berriz, koplarien modura, kopla legedi zaharrean tajutuak. Amurizak Arestiren kopla eta bertso sorta batzuk kantatu eta haren estiloari, ideiei eta teknikari buruz zenbait iruzkin egingo ditu.

0 Comentarios

Contesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

© 2024 Bilbo Zaharra Euskaltegia | Eskubide guztiak gordeta |

Inicia Sesión con tu Usuario y Contraseña

o    

¿Olvidó sus datos?

Create Account