• Noiz: Azaroaren 21, osteguna, 19:00
  • Non: Euskaltzaindiako areto nagusian, Bilboko Plaza Barrian

Koldo Izagirre

Euskal idazle oparo, goraipatu eta berritzaileenetako bat da. Literaturaren genero guztiak landu ditu bere idazlanetan: poesia, elaberrigintza, ipuingintza eta saiakera. Hainbat euskal autore klasiko beste hizkuntzetara itzuli ditu, eta literatura unibertsaleko lanak euskaratu ere bai. Helduentzat egindako literaturaz gain, haur eta gazteentzat ere zenbait lan idatzi ditu. Prentsan maiz artikuluak plazaratzen ditu, eta telebistarako eta zinemarako gidoilari lanetan ere aritu izan da.

1978an Oh! Euzkadi literatura aldizkari berritzailea sortu zuen, Ramon Saizarbitoriarekin eta beste idazle batzuekin batera, eta 80ko hamarkadan Bernardo Atxagarekin elkarlanean Panpina Ustelaaldizka atera zuen.

1990. urtean Offeko maitasuna filma zuzendu zuen. Gidoia ere idatzi zuen, bi urte lehenago Ke arteko egunak filmean egin zuen bezalaxe. Halaber, marrazki bizidunetako pelikuletarako gidoiak egin izan ditu.

“Arestik poesia mailu bat dela esateko ausardia ukan zuen. Estreinakoz jarri zen euskal poesia poesiari berari buruz hausnarrean. Harri eta Herri, liburu fundazional guztiak bezala, ikur bilakatu zen.”

Joseba Tapia

Lasarten jaioa 1964an.

Buenos Airesen jaio zen, baina ez da argentinarra, gipuzkoarra baizik. Izan ere, Joseba Tapia 1964an sortzen ikusi zuen Lasarteko etxeak Buenos Aires baitu izena. Trikitilari familia batean munduratu zen, soinua eskuan zuela ia. Oso gaztetatik izan zuen, beraz, musikarako joera.

“Harri eta Herri publikatu zenean, trikitilariok ez ginen enteratu liburu hartan trikitirako kopla ederrak geneuzkala. Arestiren kopla horiek trikiti munduari itzultzeko beste doinu bat erantsi diet, eta Arestik  san bezala, fandango bat egin dut.”

Biak elkarrekin, Izagirrek eta Tapiak, «Zorrotzako portuaren errealismoa” emanaldia eskainiko digute.

0 Comentarios

Contesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

© 2024 Bilbo Zaharra Euskaltegia | Eskubide guztiak gordeta |

Inicia Sesión con tu Usuario y Contraseña

o    

¿Olvidó sus datos?

Create Account