- Noiz: Azaroak 20, asteartea, 19:00
- Non: Euskaltzaindiako Egoitzan, Bilboko Plaza Barrian
Anari
Azkoitian jaioa 1970. urtean.
«Paisaia ez da aldatzen, norbera aldatzen da. Urtaroek janzten eta eranzten badute ere, ez da aldatzen, dagoena beti dago hor, beti egon dena. Badakigu, ikasi dugu erosioa, izotz aroa, ikasi dugu. Baina ez dugu ikusi. Pertsonak ez du perspektibarik aski naturari begiratzeko. Norberaren bizi oso bat ez da une bat baino aurrean duen mendiaren denboraren kontra. Paisaia ez da aldatzen, norbera aldatzen da.»
Iñigo Aranbarri
Azkoitian jaioa 1963.ean.
Errazkeriari amore ematen ez dion egilea. Zenbait aldizkari literariotan aritua eta zaildua.
Beraren gaiak: bakardadea, ezin ulertua, ahanztura… eta halabeharrezko
paradoxan, oroimenaren ezinbestea. Literatur genero guztiak landu
dituen idazlea.