Archive for category: Ekintzak

Batxilergoan eskolak amaitu eta Euskaltegira!

Ekainean ere euskara! Ekainean, eskolak amaitu ondoren, C1/EGA prestatzeko aukera eskaintzen diegu Batxilergoan dabiltzan ikasleei. Urtean zehar euskaltegian ibili zein ez, euskara agiriak lortzeko bidean bidelagun izan nahi zaituztegu! Goizeko ikastaro trinkoak, ekainaren 4tik 29ra bitartean. Animatu eta zatoz Bilbo Zaharra Euskaltegira, uda aurretik C1/EGA prestatzeko aukera paregabea izango duzu...

Continue reading

Bilbo Zaharra Forum 2018ko otsaila

Bilbo Zaharra Forumean Domingo Agirreren “Kresala” liburuari begira ibiliko gara otsailaren 5, 6 eta 7an, Euskaltzaindiaren egoitzan. (Bilboko Plaza Barria) Otsailak 5, 19:00etan Beñat Sarasola “Kresala: literatura-begirada bat hitzaurretik abiatuta” eta Belen Altuna “Erlijioa eta ideologiaren aparra Kresalan” Otsailak 6, 19:00etan Bernardo Atxaga “Literaturaren eskuak” Otsailak 7, 19:00etan Kresalaren...

Continue reading

Kontakizun lehiaketa

Bizitzan hainbat izan dira egin eta jaso izan ditugun opariak, baina beti dago bat ederto gogoratzen duguna, desiratua izan delako, espero ez genuelako, zatarra izan delako, ezohikoa izan delako…. Opari horren gainean idatzi behar duzu oraingoan. Kontuan izan batez ere irudimena izango dela saritua. A maila gutxienez 100 B...

Continue reading

Bilbo Zaharra Forumeko Hurrengo Jardunaldiak

Hiruilabete honen gaia “ANTZERKI EGUNAK” izango da, “Biba Voi!” eta “Putinen guardasola” antzezlanekin “BIBA VOI!” antzerkia Azaroak 21, asteartea, 19:00etan Euskaltzaindiako areto nagusian, Bilboko Plaza Barrian “PUTINEN GUARDASOLA” antzerkia Azaroak 22, asteazkena, 19:00etan Euskaltzaindiako areto nagusian, Bilboko Plaza Barrian

Continue reading

Puttinen guardasola! (2017/11/22)

Noiz: Azaroaren 22a, asteazkena, 19:00 Non: Euskaltzaindiako areto nagusian, Bilboko Plaza Barrian “Putinen guardasola” antzerkia Inazio Tolosa eta Ramon Agirre aktoreak, Asier Sota zuzendaria. Lehendakariak agindua ematen die ereserki nazionala asmatzeko, munduan zehar ibiliko dira inspiratzen eta azkenean proposamena egingo dute…

Continue reading

BIBA VOI! (2017/11/21)

Noiz: Azaroaren 21a, asteartea, 19:00 Non: Euskaltzaindiako areto nagusian, Bilboko Plaza Barrian “BIBA VOI!” antzerkia Mikel Martinez eta Irati Agirreazkuenaga Mikel Martinezek eta Irati Agirreazkuenagak Dario Fo eta Franca Rame senar-emazteen testu zati batzuk dramatizatzea erabaki zuten, antzerkigile italiarroi egindako omenaldi gisa. Pistolaren begi zuri beltzak, Anarkista baten ezusteko...

Continue reading

Bilbo Zaharra Forumeko Hurrengo Jardunaldiak

Hiruhilabete honetako gaia, eta “Klasikoen X. Irakurraldi jarraitua“ri lotuta, “%100 Basque” izango da. HINKA taldea – “1615” Ekainak 5, astelehena, 19:00etan Euskaltzaindiako areto nagusian, Bilboko Plaza Barrian Lucien Etzezaharreta eta Katixa Dolhare-Zandunbide – “%100 BASQUE hizpide” Ekainak 6, asteartea, 19:00etan Euskaltzaindiako areto nagusian, Bilboko Plaza Barria Itxaro Borda –...

Continue reading

Euskal Herriko Ihauteriak: erakusketa eta lehiaketa

Otsailean, urtero bezala, euskaltegiko beheko pasabidean, Euskal Herriko Ihauterien inguruko erakusketa izango duzue ikusgai, pertsonaia ezberdinak eta ohiturak ezagutzen hasteko aukera ematen diguna. Mamoxarroak, Atorrak, Miel Oxin… eta abar… Baina, zein da zein? Hori zeuek asmatu beharko duzue! Irakasleek fitxa bat banatuko dizuete, pertsonaia bakoitzaren deskribapenarekin. Zuen lana, deskribapen...

Continue reading

Bilbo Zaharra Forumeko Hurrengo Jardunaldiak

Hiruhilabete honen gaia “Estereotipoetatik ihesi II” izango da. Iratxe Retolaza eta Ibon Egaña – “Querr literatura aztergai” Otsailak 20, astelehena, 19:00etan Euskaltzaindiako areto nagusian, Bilboko Plaza Barria HINKA taldea – “1615” Otsailak 21, asteartea, 19:00etan Euskaltzaindiako areto nagusian, Bilboko Plaza Barrian Bernardo Atxaga – Itzulpena kristalezko zubi bat da...

Continue reading

Bilbo Zaharra Forumeko Hurrengo Jardunaldiak

Hiruhilabete honen gaia “Estereotipoetatik ihesi” izango da. Koldo Izagirre – Euskara akabatzeko euskal metodo batzuk Azaroak 14, astelehena, 19:00etan Euskaltzaindiako areto nagusian, Bilboko Plaza Barria Ur Apalategiordi eta Aingeru Epaltza – “Iparra/Hegoa. Erdigunea/Periferia” Azaroak 15, asteartea, 19:00etan Euskaltzaindiako areto nagusian, Bilboko Plaza Barrian Maddi Oihenart eta Jabier Kaltzakorta –...

Continue reading

Log in with your credentials

Forgot your details?