Archive for category: Ekintzak

Ibilalditxoa Pobeña-Ontonetik!!!

Egun atsegina pasa nahi baduzu giro euskaldunean, lagunarteko giroaz disfrutatzeko, apunta zaitez BERBALDUN TALDEAk antolatzen duen hurrengo txangora!!! Anima zaitez!!! Martxoaren 15ean, igandea. Pobeña-Ontonera ibilalditxoa. Txangoaren gutxi gorabeherako egitaraua: Metroz Portugaletera, bertatik Bizkaibusez La Arena hondartzara, hondartzatik bidegorria hartu eta  Ontonera heldu, Ontonen bazkaldu (norberak bere bokata eraman), atzera egin La...

Continue reading

Alde zaharretik Agate Deunari abesten

Anima zaitezte gurekin Agate Deunari abesten! Etor zaitez ahal dela baserritar jantzita, dotore makila eta guzti ibiliko gara eta! Otsailaren 4an, Plaza Berrian hasiko gara kaleak gure ahotsekin girotzeko. Eta ahotsak berotzeko, potea euskaltegiaren kontura! Eta ez ahaztu, entsegu nagusia: otsailak 3, euskaltegiko txokoan. Hasi praktikatzen!   “Aintzaldun daigun Agate...

Continue reading

Txangoa Bermeora!!!

Egun atsegina pasa nahi baduzu giro euskaldunean, lagunarteko giroaz disfrutatzeko, apunta zaitez BERBALDUN TALDEAk antolatzen duen hurrengo txangora!!! Anima zaitez!!! Otsailaren 1ean, igandea. Bermeoko arrantzaleen museoa ikustera. Txangoaren gutxi gorabeherako egitaraua: Trenez Lekeitiora, kafetxo bat hartu, Arrantzaleen museoa ikusi, Bermeotik eta portutik paseotxoa eman, bazkaldu (norberak bere bokata eraman), eta etxera. Sarrera eta...

Continue reading

Literatur tailerra Yolanda Arrietarekin

  Atzo, urtarrilaren 20an Bilbo Zaharra euskaltegian, “Bixenta Mogel, Andre argi baten ikurrak” literatur tailerra izan genuen Yolanda Arrieta Malaxetxebarria idazlearen eskutik. Gozatu ederra hartu zuten gure ikasle-irakasleek artista honen jolas eta azalpenak entzuten! Mila esker Yolanda!

Continue reading

Elur panpinak egiteko tailerra

Elur panpinak egiteko tailerra 2013an egin genuen lehen aldiz, eta arrakasta handia izan zuenez, aurten berriro egingo dugu. Nerea gure bulegariaren eskutik, eskulanetan trebea baita. Egun horretan irakasle larruan jarriko da eta eskulan erraz hau egiten irakatsiko digu , gero zuek zuen  seme-alabekin, hilobekin-eta egiteko. Anima zaitezte elur-panpin familia polita...

Continue reading

Bego Alabazan, ipuin-kontalaria

Noiz: Abenduaren 18an. Non: Euskaltzaindiako areto nagusian. Aurten ere, urtero bezala,  ipuin kontalaria izango dugu zuentzat. “Alabazan”-eko gure lagunen esku, Begoña Gomezekin, alegia. Hemen Begok berak euren web orrian saioaren inguruan egindako aurkezpena: “Aurton ere, Bilbo Zaharra euskaltegiko primerako ikasle/entzuleekin istorioak elkarbanatzera joateko aukera izango dut, eta zein gustura! Ohitura bilakatu...

Continue reading

Kafe-dastaketa

Abenduaren 11n, eta DARABILBO programaren ekintzen barruan, kafe-dastaketa izango dugu euskaltegiko txokoan, goizeko 11etan. Kafearen historia, motak eta ezaugarriak ezagutuko ditugu. Txigorketa prozesuaren garrantzia Klimaren eragina kafean “Cata brasileña” Kafetera express batean prestatutako kafe-dastaketa Latte Art praktika.

Continue reading

Durangoko azokara!!!

Egun atsegina pasa nahi baduzu giro euskaldunean, lagunen arteko giroaz disfrutatzeko, apunta zaitez BERBALDUN TALDEAk antolatzen duen hurrengo txangora!!! Anima zaitez!!! Abenduaren 8an, astelehena. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokara. Txangoaren gutxi gora beherako egitaraua: Durangora trenez, kafetxoa-edo hartu eta azokara, azokatik irtetzerakoan bazkaltzera elizako arkupean (norberak bere bokata eraman),...

Continue reading

Azaroan asteburuko barnetegia Gorozikan!

Asteburu atsegina pasa nahi baduzu, giro euskaldunean, apunta zaitez gure hurrengo barnetegira!!! Anima zaitez!!! Azaroaren 21etik 23ra Gorozika barnetegian. Aterpetxean asteburua Ostiralean: Gaueko 8:30ean TXOKOan harrera, ongi etorria eta afaria. Larunbatean: Urdaibaiko hegazti migratzaileak ikustera Ibilalditxoa Busturialdean Arratsaldean tailerrak eta mahai-jokoak Gauean: Bertso-afaria. Igandean: Bermeoko arrantzaleen museora eta poteoa Bazkaldu. Ondoren,...

Continue reading

Euskararen egunean, berriro ere truke-azoka!!!

Iazko arrakasta ikusita, aurten ere euskaltegiak Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko euskal liburu, aldizkari, disko eta abarren azoka antolatuko du abenduaren 4an, egun osoan zehar. Horretarako, goiko pisuko gela irekian elkartuko gara eta bertan, kafetxoa eta galletak hartu bitartean, materialak ikusi eta trukatzeko aukera izango dugu. Animatu eta parte hartu!!

Continue reading

Log in with your credentials

Forgot your details?