Iñaki Irazu eta Joxan Goikoetxea (2013/06/19)

  • Noiz: Ekainak 19, asteazkena, 19:00
  • Non: Bilbo Zaharra karpa, Arriaga antzokiko plaza

Iñaki Irazu

Asteasun jaioa, 1954an.

Ekonomia ikasketak egin zituen Donostiako Enpresa Ikasketen Unibertsitate eskolan. 1985tik Bilbon bizi da, eta 30 urtez euskara irakasle izan da Bilbo Zaharra euskaltegian.

Villa de Bilbao saria irabazi zuen, eta poema asko idatzi ditu, hoietako batzuk abestien letretarako erabili direnak- Jabier Muguruza abeslariak bere poema asko erabili ditu. Bernardo Atxagaren anaia.

Bilbao lerrorik lerro antologiak (Bilboko Udala, 2001) idazle honen poema batzuk erakutsi zituen, orain arte libururik argtaratzea nahi izan ez duena. Iñaki Irazuren poemetan, “sentiberatasunezko uneak harrapatzeko asmoa” nabarmentzen da. Irazuk, idazteaz gain, gogoko dituen poetekin jardun dramatizatuak egin izan ditu. Horra, adibidez, Bilbo Zaharra Forum-en egitarauaren barruan, Gandiaga, Lizardi eta Iparragirreri eskaini izan dizkionak.

Joxan Goikoetxea

Hernanin jaioa 1967an.

Musikari gipuzkoarra da. Kantuak, euskal dantzek eta txistuak bideratu zuten musikaren mundura. Akordeio-ikasketak egin zituen Donostiako Kontserbatorioan, eta egungo akordeoia eta musikaren abangoardia gertutik ezagutzeko aukera izan zuen. Europako hainbat musika-ekitalditan aritu zen, etaFrantziako Le Thorren sakondu zituen bere ikasketak. Richard Galliano akordeoi-jotzaile frantsesaren eraginpean kaleratu zituen bere bi lehenengo lanak (1988-1991), jazzaren arloan.

Hernaniko Akordeoi Taldea sortu zuen1987an, eta ganbera-musika landu zuen taldearekin, Libertango (1991) lana kaleratuz. 1985. urtetik, Hernaniko Musika Eskolako irakaslea da, eta kolaborazioak egin ditu Espainiako eta Euskal Herriko hainbat musikarirekin. Juanmari Beltranekin, esaterako, bide berritzaileak ikertu zituen: Egurraren orpotik dator (1993) eta Beti Ttun-ttun (1998). Suso Saiz gitarristarekin Quartet lana kaleratu zuen1997an, Nafarroako Jaialdietan zuzenean grabatutako diskoa. Folk musika tradizionala lantzen duen Alboka taldeko kide da, eta talde horrekin Alboka (1995), Bi beso lur (1998) eta Lorius (2000) lanak egin ditu, azken hori kanpoko artista ezagun askoren lankidetzarekin.

Bakarka kaleratu ditu Lehenengo geltokia (1988) eta Kollage (1991). Aztarna zigiluaren bidez, musika, irudia eta testua uztartzen dituzten produktu multimediak osatzen ditu. Beste egile batzuen lanarekin batera, bere Goazen lagun lana kaleratu zuen zigilu horretan 1995ean, musikari askoren lankidetzaz. Telebistarako eta antzerkirako lanak ere egin izan ditu.

0 Iruzkinak

Utzi erantzun bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

© 2019 Bilbo Zaharra Euskaltegia | Eskubide guztiak gordeta |

Sartu zure kredentzialak

edo    

Ahaztu egin xehetasunak?