• Noiz: Azaroaren 19, asteartea, 19:00
  • Non: Euskaltzaindiako areto nagusian, Bilboko Plaza Barrian

Amaia Lasa

Getarian jaioa, 1948an.

Maisutza eta literatura ikasketak egin zituen. Zeruko ArgiaEgin eta Punto y Hora aldizkarietan eman zituen argitara lan garrantzizkoenak. Amaia Lasarenak dira Poema bilduma (Mikel Lasa bere nebarekin batera idatzia, 1971), Hitz nahastuak (1977) eta Nere Paradisuetan (1979) olerki liburuak.

Hainbat urte eman zituen Nikaraguan gobernu sandinistari irakaskuntzan laguntzen, eta ondoren, Malintxearen gerizpean liburua argitaratu zuen 1988an.

2000. urtean, Euskal Herriko Unibertsitateak Amaia Lasaren lan poetikoa jasotzen duen Geroaren aurpegia-El rostro del futuro (1967-1997) eman zuen argitara, Poema bilduma (1971), Hitz nahastuak (1977), Sustraia (1970-1977) eta Ordu minduak (1976-1978) poema liburuak bilduz.

“Amaia Lasa heldu zen arte, emakumeak ez zeukan leku propiorik gure literaturan. Haren poesia fundazionala da. Bera da gure literaturaren lehen emakumea, berak dakarrelako lehenengoz emakumea gure letretara.”

Lasak “Aresti oroituz” saioa emango du.

Itziar Laka

Bilbon jaioa 1962an.

Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak saileko katedraduna, eta Gogo Elebiduna ikerketa taldearen zuzendaria. 1990ean doktoratua Massachusetts Institute of Technology-n Negation in Syntax: On the Nature of Functional Categories and Projections, izeneko tesiarekin (Garland-ek 1994ean argitaratua); 1990-1995 artean, New Yorkeko University of Rochester-en irakasle. Viena, Utrecht, Napoles eta Río de Janeiroko unibertsitateetan izan da irakasle gonbidatua, eta ikertzaile gonbidatua  Netherlands Institute for Advanced Study in Humanities (NIAS), eta Instituto Universitario Ortega y Gasset-en, beste batzuen artean. Euskaltzain urgazlea da, eta interneten eskuragarri den A Brief Grammar of Euskara, the Basque Language (1996) gramatikaren egilea. Bere ikerketak hizkuntzalaritza teorikoa eta psiko/neurolinguistikako metodo esperimentalak uztartzen ditu, hizkuntzaren irudikapen eta prozesamendu neurala argitzeko, batik bat sintaxia eta elebitasunaren inguruan.

Lakaren emanaldia “Aresti euskaldun berri” izango da. Itziar Lakaren ikerkuntza interesa hizkuntzalaritza teorikoa eta psikolinguistika esperimentalaren arteko elkargunean datza, batik bat euskara eta elebitasunaren inguruan.

0 Comments

Leave a reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

© 2024 Bilbo Zaharra Euskaltegia | Eskubide guztiak gordeta |

Log in with your credentials

or    

Forgot your details?

Create Account