• Noiz: Otsailaren 12, asteazkena, 19:00
  • Non: Euskaltzaindiako areto nagusian, Bilboko Plaza Barrian

Jon Juaristi

Bilbon jaioa 1951an.

Jon Juaristi idazlearen liburuek eztabaida sortzen dute. Egileak, ordea, beste itxura bat ematen du: lasaia, abegikorra. Juaristik Arestiren garaietan ikasi zuen euskara; euskaldun berria da. Astiro mintzo da, pentsatzen duena ongi hausnartuko balu bezala. 1997an, El bucle melancólico izeneko saiakera eman zuen argitara. Espainiako Saiakera sari nazionala lortu zuen liburu horrek, hala abiapuntuan, nola garapenean lotura handiak ditu Hamaika pausorekin.

Poeta gisa, kritikak “poesía da la experiencia” korrontean kokatzen du. Bestalde, harreman zuzena izan zuen Arestirekin, zeinak, hil aurretik, bere poesia guztiaren argitalpenaren arduradun izendatu zuen.

Karmelo Landa

Ean jaioa 1952an.

Landa itsasoari lotutako familia batean jaio zen. Deustuko Unibertsitatean Historia Moderno eta Garaikidean lizentziaduna da, non Filosofia eta Letrak ere ikasi zituen. 1973tik aurrera ikastolako irakasle bezala lan egin zuen, lehendabizi Gernikan eta ondoren Deustun. Horrez gain, euskarazko aldizkarietan kolaboratu zuen. 1980an EHU Gizarte eta Informazio Zientzien Fakultateko irakasle sartu zen. Han dekanorde eta euskararen arduraduna izan zen.

Arestiren jarraitzaile eta haren obraren ikerlari. Sakona aztertua du, besteak beste, Arestik 1960 eta 1961 urteetan idatzu zuen Zuzenbide Debekatua poema liburua.

2 Comments
  1. bentatxi 10 urte ago

    Txintxo-txintxo atzera bere hortxe izan nauzue Juaristi eta Landa jaunak ikusteko.
    Interesgarria iruditu zait hizlari bien jarrera arestiren obraren gainean. Baina bitxiena, aurrekoan bere gauza bera, areto gainezka izan arren ze galdera gutxi sortzen diren ikusleon aldetik, Hori bai bitxia, soziologikoki aztertzekoa.

  2. Bilbo Zaharra Euskaltegia 10 urte ago

    Oso ondo! Eta gaur bi emakume fin-finak izango ditugu! Animatuko zara, ezta? Bai, pena bat da, jendeari lotsa emango dio besteen aurrean galdetzeak…

Leave a reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

© 2024 Bilbo Zaharra Euskaltegia | Eskubide guztiak gordeta |

Log in with your credentials

or    

Forgot your details?

Create Account