Aurelia Arkotxa eta Itxaro Borda (2014/02/13)

  • Noiz: Otsailaren 13, osteguna, 19:00
  • Non: Euskaltzaindiako areto nagusian, Bilboko Plaza Barrian

Aurelia Arkotxa

Baigorrin jaioa 1953an.

Euskal idazlea eta euskaltzain osoa da. Hendaian bizi da 10 urte zituenetik.

Bordeleko Unibertsitatean Filologia Hispanikoan lizentziatu eta Euskal Filologian doktoregoa egin zuen, ASJUk 1993an argitaratu zuen Gabriel Arestiren Maldan Behera lanari buruzko tesia eginez (Imaginaire eta poésie dans Maldan behera de Gabriel Aresti). Gaur egun Baionako unibertsitatean euskal filologia eta klasikoak irakasten dihardu; Maiatz literatura aldizkariaren sortzaileetako bat eta Berria egunkariaren kolaboratzaile da, besteak beste. CNRS ospetsuak Baionan duen IKER euskal hizkuntzaren eta testuen ikerketa zentroko kide da, eta Lapurdum aldizkariaren zuzendari.

2003an euskaltzain urgazle izendatu zuten. 2008ko uztailaren 19an, Euskaltzaindiak Hendaian egindako bilkuran, euskaltzain oso egin zuten; eta, 2009ko azaroaren 3an, Euskaltzaindiko lehendakariorde.

Itxaro Borda

Baionan jaioa 1959an.

Euskal idazlea da; lanbidez postaria da Baionako Santizpirituko bulegoan eta luzaz Maulen eta Ivry-sur-Seinen (Val-de-Marne) ere egon da.

Haurtzaroa Nafarroa Behereko Oragarren igaro zuen hangoa baitu familia. Donapaleuko Jean errekarte lizeoan nekazaritzako batxilergoa atera eta Historian lizentziatu zen Paueko Unibertsitatean. Mauleko ikastolako gurasoen elkarteko eta Seaskako presidentea ere izan zen 1990eko hamarkadan. Gaur egun Baionan bizi da.

Literaturaren alorrean 1982an, Maiatz literatur aldizkariaren sortzaileetakoa izan zen, Luzien Etxezaharretarekin batera. Lehen liburua 1984an argitaratu zuen (“Bizitza nola badoan”) Maiatz argitaletxean. Euskal abeslarientzat kantak izkiriatzen ditu eta artikuluak euskarazko prentsarako. Urteetan Berriako kolaboratzailea izan da.

Bordaren poesiak bere gain hartzen ditu, poeta orok eritasun gisa pairatu behar duen izaera minberarekin batera, emetasunaren kontzientzia eta Euskal Herri alineati batenganako hastio kritikoa. (K.I.)

0 Iruzkinak

Utzi erantzun bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

© 2018 Bilbo Zaharra Euskaltegia | Eskubide guztiak gordeta |

Sartu zure kredentzialak

edo    

Ahaztu egin xehetasunak?