Obabakoak, Obaba izeneko herriko biztanleen istorio harrigarriak biltzen ditu: geografia irakasle batek eta inoiz ezagutzen ez duen neska baten gutunen bidezko amodiozko istorio arraroa, negu hotzean bakardadeari aurka egin behar dion maistra gaztea, kalonje baten eta basoan galdutako haur baten arteko erlazioa, idazle batek eskolako argazki zahar batean topatzen duen detaile harrigarria eta bere bizitzari bira emango diona… Bernardo Atxagak maisutasunez lotzen ditu istorio hauek guztiak hitzaren botere zaharra ospatzeko: barne-barneko sekretu eta konfesioak jasotzen diren gutun zaharrak, oroitzapenak, beste lekuetara eramaten gaituzten liburuak eta bakardadetik askatzen gaituztenak. “Umorea, ironia, magia, misterioa eta poesia lengoai magistrala du. Plazerra da irakurtzea.”

© 2024 Bilbo Zaharra Euskaltegia | Eskubide guztiak gordeta |

Log in with your credentials

or    

Forgot your details?

Create Account