• Noiz: Azaroak 17, 19:00.
  • Non: Euskaltzaindiaren egoitzan, Bilboko Plaza Barrian.

Xabier Amuriza

Etxanon jaiotako idazle, kazetari, irakasle eta bertsolari den honek, politikaren alorrean ere aritu da urte luzez. Bi aldiz izan da Euskal Herriko bertsolari txapelduna: 1980an eta 1982an. Hainbat liburu eta disko argitaratu ditu, horietako asko bertsolaritzaz. Abeslari askorentzat ere zenbait letra eta bertso idatzi izan ditu.

Jon Maia

Urretxun jaioa baina txikitatik Zumaian bizi izandakoa. Bertsolari, abeslari eta idazlea da. Bertsolaritzan nabarmendu bada ere, azpimarratzekoa da musikaren arloan Karidadeko Benta taldearekin egindako lana. Hamaika urte zituela hasi zen Zumaiako bertso-eskolan eta  lau aldiz hartu du parte Bertsolari Txapelketa Nagusian. 2001ekoan laugarren eta 2009koan hirugarren sailkatu zen.

Jardunaldiaren Bideoak

0 Comentarios

Contesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

© 2024 Bilbo Zaharra Euskaltegia | Eskubide guztiak gordeta |

Inicia Sesión con tu Usuario y Contraseña

o    

¿Olvidó sus datos?

Create Account